Chrysler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chrysler
Fiat Chrysler Automobiles logo.svg
Datuak
Mota automobile manufacturer (en) Itzuli
Industria automobilgintza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduera
Filialak
Chrysler (en) Itzuli, Dodge, Jeep eta Ram Trucks (en) Itzuli
Enplegatuak 51.623 (2010)
Ekoizpena
Negozio dibisioak
Gobernantza
Zuzendari exekutiboa Sergio Marchionne
Zuzendaria Sergio Marchionne
Egoitza Auburn Hills (Michigan) eta Ameriketako Estatu Batuak
Forma juridikoa Erantzukizun mugatuko sozietate eta Erantzukizun mugatuko sozietate
Jabea Fiat Chrysler Automobiles (en) Itzuli
Zeren jabe
Ekonomia
Irabazi-garbia 2.000.000.000
Historia
Sorrera 1925eko ekainaren 6a
Sortzailea
Sorrera lekua Auburn Hills (Michigan)
Aurrekoak Maxwell automobile (en) Itzuli eta National Motor Vehicle Company (en) Itzuli

fcagroup.com…


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngInstagram logo 2016.svg

Chrysler automobilak egiten dituen estatubatuar multinazionala da. 1924an sortu zuen Walter Chryslerrek, Chrysler 70 (70ZP eta 6 zilindro) bere lehenengo automobila aurkeztu zuenean. 1928an Chrysler konpainiak Dodge konpainia bereganatu zuen. Urte horretan bertan bi marka mendeko sortu ziren, Plymouth eta DeSoto; handik bi urtera desegin ziren.

Chryslerrek Dodge hartu zuenean, Estatu Batuetako automobil-egileen artean hirugarren etxea bihurtu zen. 1935ean diseinu aerodinamikoa zuen serieko lehenengo ibilgailua aurkeztu zuen, Airflow. Izugarrizko iraultza izan zen formei dagokienez: gainalde guztiak biribildu egin ziren, eta argiak autoaren egitura osoaren barruan sartu ziren. Garai horretan enpresa Europara zabaltzearen beharra ikusi zen, eta hala, 1963an Simca enpresa bereganatu zuen.

Era horretan Chryslerrek lantegiak izan zituen Frantzian, Britainia Handian eta Espainian (Barreiros enpresa erosita). Baina gauzek okerrera egin zuten, eta 1978an Europako saila saldu egin behar izan zuen Chryslerrek; Peugeoti saldu zion sail hori. 1987an American Motors Corporationen mende gelditu zen. 1980ko hamarraldian enpresak krisi larria igaro zuen, baina azken urteetan produktu berriei esker, goranzko aldia du berriz ere. Automobil berri horien artean aipagarriak dira Neon edota Vision, eta batez ere, lehenengo monobolumen modernoa, urte askoan Estatu Batuetan gehien saldu den mota horretako automobila izan dena, Dodge Caravan edota Chrysler Voyager. Bestalde, aipagarria da mendian eta edozein motatako eremuan erabiltzeko egokia den Jeep markako automobilak izan duen harrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]