Cierva C.4
Cierva C.4 | |
---|---|
Aireontzia | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Juan de la Cierva |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1923ko urtarrilaren 17a |
Cierva C.4 Juan de la Cierva eta Codorníu ingeniari espainiarrak 1922an eraikitako autogiro esperimentala izan zen.
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrakastaz hegan egitea lortu zuen lehen autogiroa izan zen, aurretik porrot egin zuten C.1, C.2 eta C.3 diseinuen ondoren. Sostengu-asimetriak sortzen zuen arazoa zuzentzeko beharra ikusi zuen horiekin, autogiroak atzera egin ez zezan.
De la Ciervak arazo horiek nabaritu zituen eskala errealeko ereduekin esperimentatzen zuenean; hala ere, ez zuen aurkitu eskalan egindako ereduetan, arrakastaz hegan egin zutenetan, eta, beraz, eskala eta tamaina errealeko errotoreen arteko desberdintasunak kontuan hartzen hasi zen. De la Ciervak ikusi zuen modeloetan erabilitako errotoreak banbuz eginda zeudela, eta horrek neurri errealean egindakoak baino malguagoak egiten zituela.
Malgutasun horrek bereganatzen zuen aurrera doan hegalaren eta atzera egiten duenaren arteko euste-diferentzia. Arazo berri bat izan zuen orduan: nola sortu errotore malgu bat garai hartan zeuden materialekin. Arazo hori konpontzeko azkenean bururatu zitzaion soluzioa 1922ko apirilaren 18an frogatu zen, eta hau izan zen: ardatz horizontaleko artikulazio baten bidez, besoak errotoreko abatzarekin lotzea, ardatz horizontal horrek, aireontziaren ardatzaren inguruan biratzean, euste-diferentzia berdindu zezan.[1]
Diseinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C.4-k Sommer monoplano baten fuselajea erabiltzen zuen; ziur aski, C.3-a birziklatu zuen, eta lzeharkako errotore bat zuen, sustraian artikulatutako lau beso zituena. 1922ko apiriletik maiatzera bitartean osatu zuen, eta José María Espinosa Ariasek probatu zuen ekainean Getafen. Arrakasta ez zen berehalakoa izan, eta Juan de la Ciervak hainbat aldaketa eta fintze egin zituen diseinuan. Azkenik, hurrengo urteko urtarrilean, hegazkina Getafen abiatu zen, Alejandro Gómez Spencerren agindupean, 183 metroko hegaldia egiteko. Iturrien arabera, ekitaldia hainbat egunetan izan zen: urtarrilaren 9an edo urtarrilaren 17an.