Circle of Friends
Circle of Friends | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Circle of Friends |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Irlandako Errepublika, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta film erromantikoa |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Circle of Friends (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pat O'Connor (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Andrew Davies |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | John Jympson |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Kamen |
Argazki-zuzendaria | Kenneth MacMillan (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Dublin |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Circle of Friends (euskaraz "Lagun Taldea") 1995eko Pat O'Connor zinema zuzendariaren filma bat da. Maeve Binchy idazlearen Circle of Friends eleberrian oinarritua dago. Chris O'Donnell, Minnie Driver, Saffron Burrows, Alan Cumming eta Colin Firth aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filma 1950eko hamarkadako Irlandako Errepublikan girotua dago eta Bernadette "Benny" Hogan (Minnie Driver) eta bere lagumin diren Eve Malone (Geraldine O'Rawe) eta Nan Mahon-en (Saffron Burrows) bizipenak kontatzen ditu. Hasieran heuren haurtzaroa agertzen da, hain zuzen ere jaunartzean: Benny alaba bakarra da, bere gurasoek guztiz maitatua, Eve lekaimeek hezitu duten umezurtza da, eta Nan txiroa da baina bere edertasunari esker nesken artean nabarmentzen da.
Urte batzuk beranduago Benny jada Dublingo unibertsitateko ikaslea da, bertan Benny Jack Foley (Chris O'Donnell) gazte galaiaz maitemintzen da, ikasteaz gain errugbian jokatu eta bere aitaren ibilbidea jarraitzen saiatzen ari den mediku baten semea, nahiz eta lanbide horrek gehiegi konbentzitu ez. Neskek Dublin bisitatzen dute, Nan neska heldu eta sofistikatua da, bere edertasunaz gizonak txoratzeko gai dela jabe da, Simon Westward (Colin Firth) aberatsarekin harremana hasten du. Bienbitartean, Eve Aidanez (Aidan Gillen) maitemindu eta bikotekide egiten dira.
Benny katolikoa denez ezkontza aurreko sexu harremana izateari uko egiten dio, hau Jacki ez zaio gustatzen, bitartean Nanek Simonek zinez maite duela uste du, aurrera pausoa emanez. Bennyren aita hil egiten da, hortaz unibertsitatea eta Jack ikusteari laga eta bere jaioterrira itzultzen da, han aita zenaren jostundendaz arduratzeko, bertan Sean Walsh (Alan Cumming) itxura eta izatea nazkagarriak dituen gazte ergela zain du, Bennyrekin ezkondu nahizik.
Nan haurdun gelditu eta Simonek bertan behera uzten du, trukean Ingalaterrara bidaiatu eta han abortatzeko dirua emanaz. Erabat etsituta, Nan tabernara joaten da, han Jack mozkortuta topatuko du, Nan harekin oheratzen saiatuko da ondoren itxaroten ari den haurraren aita Jack dela esateko, biak ezkontzera behartuarazi. Jackek erabat engainaturik baiezko ematen du, ustez ohoregarriagoa delakoan, eta Bennyri dena kontatzea erabakitzen du, Benny oso atsekabetua gelditzen delarik.
Baina Evek egia zein den dakienez festa batean Nani aurre egiten dio, bere gezurra azaleratuz; Nanek gezurrean oinarritutako ezkontza batean haurra inoiz ezingo dela behar bezala hezitu onartzen du, hortaz Jackekin zuen konpromezua bertan behera hausten du. Nanek Benny eta Jacki bere etsipen ekintza barka diezaioten eskatzen die, eta jaiotzera doan bere haurrarekin bizitza berri bat hasteko asmoz Ingalaterrara martxa egiten du.
Jodtudendan, Sean Benny bere gelan bortxatzen saiatzen eta honek aurka egiteko borrokan Seanek urte askotan zehar bere familiari iruzur egin eta poltsikoratutako diru piloa topatzen du. Seanek denda eta herria lagatuko dituela esaten dio, bere bizitza osorako ohorerik gabeko gizon gisa gelditu dela aitortuz.
Jackek Benny berreskuratu asmoz hura bisitatuko du, baina hau ez da mutila berehala barkatzeko prest azaltzen eta bere konfidantza berreskuratzeko denbora asko pasatu beharko dela erraten dio. Jackek bere pazientzia eta apaltasuna agertzen dizkio, eta azkenik, Benny baiezkoa eman eta Jacken maitasun eta ezkontza proposamenak onartuko ditu.
Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Chris O'Donnell: Jack Foley
- Minnie Driver: Bernadette 'Benny' Hogan
- Geraldine O'Rawe: Eve Malone
- Saffron Burrows: Nan Mahon
- Alan Cumming: Sean Walsh
- Colin Firth: Simon Westward
- Aidan Gillen: Aidan Lynch
- Ciarán Hinds: Flynn irakaslea
- Mick Lally: Dan Hogan
- Britta Smith: Sra. Hogan
- John Kavanagh: Brian Mahon
- Ruth McCabe: Emily Mahon
- Jason Barry: Nasey Mahon
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filma Burnham Beeches udalerrian (Buckinghamshire, Ingalaterra), Dublin eta Kilkennyko konderria (Irlandako Errepublika) filmatua dago.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ kokapenak IMDb webgunean (Ingelesez)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1995eko filmak
- Andrew Daviesek idatzitako filmak
- Chris O'Donnellek antzeztutako filmak
- Minnie Driverrek antzeztutako filmak
- Saffron Burrowsek antzeztutako filmak
- Alan Cummingek antzeztutako filmak
- Colin Firthek antzeztutako filmak
- Aidan Gillenek antzeztutako filmak
- Irlandako filmak
- Dublinen girotutako filmak
- Ciarán Hindsek antzeztutako filmak
- Nerabe filmak
- Amodiozko filmak
- Film feministak
- Unibertsitateetan girotutako filmak