Cistus ladanifer
| Cistus ladanifer | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Malvales |
| Familia | Cistaceae |
| Generoa | Cistus |
| Espeziea | Cistus ladanifer |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | labdanum oil (en) |
Cistus ladanifer Cistaceae familiako landare loreduna da. Adar gorrixkak, hosto estu lantza modukoak ditu, 1,50-2 m garai egiten dena. Bost hostoko lore handi zuriak izaten ditu, erdialdea gorria dutenak. Mediterraneo Itsasora ematen duten lurraldeetan hazten da. Gai usaintsu bat izaten du, lurringintzan asko erabiltzen dena.[1]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sastrakadi lehor eta eguzkitsuak, kare edo silizeoak ez diren lurrak, mendiguneak, degradatu samarreko lurzoru pobreetan, horregatik da zuhaiztiaren degradazioaren parte. Sute errepikariak dauden lekuetan eta klimax espeziea leheneratzen ez den lekuetan agertu ohi da. Itsas mailatik 1.500 metro ingurura arte hazten da. [2]
Mediterraneoko arroan du jatorria, batez ere Espainian eta Portugalen, non artadiekin batera hazten den lur granitiko eta arbeltsuetan, klima epel eta lehorrean. [3]

Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2,5 metrorainoko zuhaixka da. Hostoak luzeak eta estuak dira, eta substantzia itsaskor batez (ladanoz) bustita egoten dira. Olio oso usaintsua da, itxura distiratsua ematen die, eta erraz itsasten zaie eskuei eta arropari. 5 eta 10 cm bitarteko luzera dute, eta kontrajarriak dira, lantzeolatuak eta berde-grisaxka kolorekoak.
Bere loreak oso handiak dira (10 cm ingurukoak), lau edo sei petaloko korola batekin (normalean bost), zuriak (Cistus ladanifer var. ladanifer) edo oinarrian orban morea duena (Cistus ladanifer var. maculatus), eta hiru sepalo besterik ez dituen kaliza.
Barruan hamar gelaxka dituen kapsula globo-itxurako bat da fruitua. [3]
Boletus edulis, Boletus rhodoxanthus eta Laccaria laccatarekin mikorriza-elkarteak dituztela aurkitu da. [4]

Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dioscóridesek ladanoari buruz dio: << Zistoaren antzera hazten den mulu bat da, baina luenga gehiago sortzen ditu eta hostoak beltzak, horien gainean nolabaiteko koipea eta biskositate koipetsua biltzen dira, udaberrian. Ardoarekin igurtzita, orbainen itxura txarra gutxitzen du. Urarekin eta eztiarekin instilatuta, edo olio arrosarekin, belarriko mina sendatzen du>>
Andres Lagunak hau eransten du: <<Dioscóridesek hemen deskribatzen duen cisto-mota hau, zeinetik ladanoa eta laudanoa deritzan botiketako likorea hartzen den, Gaztelan xara izena duen landare oso itsaskorra da. Plinio Zaharrak idazten du huntzetik likore bat hartzen dela, eta likore horretatik ladanoa egiten dela. Baina oker hau, esan dudan bezala, hitzen antzekotasunetik dator, cisto-ak xara esan nahi baitu, eta cisso-ak, berriz, huntza; beraz, bata bestearen ordez hartu zuen>>.[3]

Propietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jada erabiltzen ez den arren, ladanoa xarabeetan hartzen zen eztularentzat. Leukorrea izanez gero antiseptico gisa ere erabili zen, eta linimentuak, pomadak eta enplastuak min erreumatikoen tratamendurako prestatzeko. [3]
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso landare ezaguna da apaindurarako eta lorategi tematikoetan erabiltzen da baso mediterraneoa birsortzeko. Bere hostoek ladano izeneko oleorresina usantsua ekoizten dute, hostoek oliorresina usaintsu bat sortzen dute, ladanoa deritzona, usadioz, Antzinako Egiptoko eta Ekialde Ertaineko kulturek erabili izan dute sahumerioetan, lurrinetan eta erritu erlijiosoetan.
Gaur egun, lurrinetan erabiltzen da erretxina, lurrinak gehiago iraun dezan (finkatzailea) eta anbar grisaren usaina imitatzeko, substantzia hori lortzea zaila baita.
Iberiar penintsulan, erlezaintzako polen-iturri nagusia da maila komertzialean.
Landare honek Royal Hortcultural Society-ren Arward of Garden Merit saria irabazi du. [5]

Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cistus ladanifer Carlos Linneok deskribatu zuen eta Species Plantarum 1: 523-n argitaratu zen. 1753. [6]
Zitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cistus ladanifer-en kromosoma kopurua (fam. Cistaceae) eta taxon azpiespezifikoak: 2n = 18. [7]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cistus: grezierazko kisthós latinizatutako cisthos hitzetik eratorritako izen generikoa = Cistus L generoko hainbat espezieri emandako izena. Zenbait autorek, bere fruituen formagatik, grezierazko ksthós hitzarekin erlazionatu nahi dute: kístē = kaxa, saskia. [8]
ladanifer: latinezko epitetoak “ladano-arekin” esan nahi du, espezie honetatik ladano olioa ateratzen baita. [9]
Sinonimia
Izen arruntak gaztelaniaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- cogollos, estepa, estepa blanca, estepa de ládano, estepa del ladán, estepa ladanífera, gallarín, hierba lobera, jara, jara blanca, jaracepa, jara común, jara de flor manchada, jara de hornos, jara de láudano, jara de las cinco llagas, jara de ládano, jara del ládano, jara de Sierra Morena, jara estepa, jara estepa y pegajosa, jara gomosa, jara ladanífera, jara manchega, jara melosa, jara mora, jara negra, jara pegajosa, jara pegantosa, jara pringosa, jara sabia, juagarzo blanco, lada, lada ladón, ládano, ladón, ládano, ledo, mangala, mangla, meloja, mángala, mánguila, pringe, repipión, ripión, rosa de la jara, sarro, trompillo, trompo, turmeruela, xara. [12]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cistus ladanifer maculatus
- Cistus ladanifer ladanifer
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) López Gónzalez, G.. (2001). «XXV». Los árboles y arbustos de la Península Ibérica e Islas Baleares. Madrid. Ediciones Mundi Prensa, 419 or. ISBN 9788484763123..
- 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) Dr. Berdonces I Serra (1ª edición: 1998). (1998). Gran Enciclopecia de las Plantas Medicinales. Tikal ediciones, 580-581 or. ISBN 84-305-8496-X...
- ↑ (Ingelesez) Águeda B, Parladé J, de Miguel AM, Martínez-Peña F.. «Characterization and identification of field ectomycorrhizae of Boletus edulis and Cistus ladanifer».. Mycologia 98 (1): 23-30. PMID 16800301. doi:10.3852/mycologia.98.1.23. 2015eko irailaren 8an kontsultatua.
- ↑ (Ingelesez) «Copia archivada». jatorrizkotik artxibatua, 2012ko abenduaren 24an. 2015ko irailaren 8an kontsultatua..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «Cistus ladanifer». Tropicos.org. Missouri Botanical Garden.. 2013ko maiatzaren 25ean kontsultatua..
- ↑ (Portugesez) Contribuiçao para o conhecimento citotaxonómico das spermatophyta de Portugal. XIV. Cistaceae Leitao,. M. T. & M. C. Alves (1976) Bol. Soc. Brot. ser. 2 50, 247-263 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) En Flora Vascular. .
- ↑ (Ingelesez) En Flora Vascular. «Epítetos Botánikoak». Jatorrizkotik artxibatua 2016ko martxoaren 4an. Consultado el 25 de mayo de 2013ko maiatzaren 25ean kontsultatua..
- ↑ Sinónimos en Real Jardín Botánico. .
- ↑ Cistus ladanifer en PlantList. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Nombres en Real Jardín Botánico. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |