City Lights

Wikipedia, Entziklopedia askea
City Lights
City Lights (1931 theatrical poster - retouched).jpg
Jatorria
Argitaratze-data1931
Jatorrizko izenburuaCity Lights
MugimenduaPre-Code Hollywood (en) Itzuli
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
baliorik ez
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, komedia dramatikoa, Tragikomedia eta film mutua
Iraupena87 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Charlie Chaplin
Gidoigilea(k)Charlie Chaplin
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaCharlie Chaplin
Konpainia ekoizleaUnited Artists
EdizioaCharlie Chaplin
Ekoizpen-diseinatzaileaCharles D. Hall (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaCharlie Chaplin
Argazki-zuzendariaRoland Totheroh
Gordon Pollock (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0021749 Filmaffinity: 750301 Allocine: 2256 Rottentomatoes: m/city_lights Allmovie: v9751 TCM: 324720 TV.com: movies/city-lights Netlix: 60029986Edit the value on Wikidata

City Lights (euskaraz ''Hiriko argiak'') 1931n Charlie Chaplinek idatzi, ekoitzi, zuzendu eta antzeztutako zinema mutuko filma da. Istorioak Tramp pertsonaiaren ezbeharrak kontatzen ditu neska itsu batekin (Virginia Cherrill) maitemindu eta alkoholiko miloidun baten (Harry Myers) adiskidetasunarekin nahasten dena.

Chaplin 1928an hasi zen gidoia garatzen, eta soinu-filmen kopurua gorantz ari ziren arren, ekoizpenean film isila egiten jarraitzea erabaki zuen. Filmaketa 1928ko abenduan hasi eta 1930eko irailean amaitu zen. City Lightsen Chaplinek lehen aldiz aritu zen filmaren partituran lanean, eta sei astetan idatzi zuen Arthur Johnstonekin. José Padilla konpositore espainiarraren La Violetera kanta da gai nagusia, neskato lore sailtzaile itsuarentzat leitmotiv gisa erabilia. Chaplinek demanda bat galdu zion Padilla kredituetan ez sartzeagatik.[1]

Tramp eta Lore saltzaile itsuarearen arteko lehen topaketaren eszena.
Charlie Chaplin Albert Einsteinekin City Lights filmaren estreinaldian

City Lightsek arrakasta izan zuen estreinatu eta berehala, 1931ko urtarrilaren 30ean, kritika positiboekin eta munduko salmentekin, $4 milioi baino gehiagokoak. Gaur egun, kritikari askoren ustez, Chaplinen karreraren lorpen handiena ez ezik, inoiz izan den filmik handienetakoa ere bada. Jeffrey Vance Chaplinen biografoak uste du "City Lights ez dela Charles Chaplinen maisulana soilik; desafio-ekintza bat da", lau urte lehenago estreinatu zen The Jazz Singer filmaren streinaldiarekin (1927) hasi baitzen soinu-filmen aroan.[2]

1991n, Kongresuko Liburutegiak City Lights aukeratu zuen Estatu Batuetako Zinemaren Erregistro Nazionalean "kultural, historiko edo estetikoki esanguratsua" den ondare gisa gordetzeko. 2007an, American Film Instituteren arabera Estatu Batuetan inoiz egin diren film onenen zerrendako 11. postuan dago. [3]1949an, James Agee kritikariak filmeko azken eszenaren inguruan zera esan zuen: "zeluloidean inoiz jarri den banako antzezpen pieza handiena da".

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlot, Chaplinek interpretatutako pertsonaia, etxerik gabeko ibiltari pobrea da, eta Lore saltzaile itsu bat ezagutu eta maiteminduko da. Handik gutxira, mozkor aberats batek bere buruaz beste egitea eragotziko du, eta betiko adiskidetasuna izateko promesak egingo dizkio. Baina soberan dagoenean, aberatsak baztertu egingo du. Lore saltzailearekin maitemintzen hasiko da, eta gizon diruduntzat hartuko du. Zortea noizbehinkako lanetan probatu ondoren -tartean boxeo-lehiaketa bat-, bere lagun aberatsarengandik mila dolar lortuko ditu hura mozkortuta dagoenean. Mozkorraldia pasa ondoren Charlot ezagutu izana ukatu eta polizia jartzen haren atzetik. Charlotek dirua Lore saltzaileari emango dio etxetik bota ez dezaten eta ikusmena itzuliko dion ebakuntza egin dezan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Charlie Chaplin : Chaplin as a composer» web.archive.org 2011-07-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  2. (Ingelesez) Kehr, Dave. «U.S. FILM REGISTRY ADDS 25 `SIGNIFICANT` MOVIES» chicagotribune.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  3. «Complete National Film Registry Listing | Film Registry | National Film Preservation Board | Programs | Library of Congress» Library of Congress, Washington, D.C. 20540 USA (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]