Claessens etxea

Koordenatuak: 43°16′37″N 2°07′33″W / 43.27685°N 2.12591°W / 43.27685; -2.12591
Wikipedia, Entziklopedia askea
Claessens etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Orio)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrio
Koordenatuak43°16′37″N 2°07′33″W / 43.27685°N 2.12591°W / 43.27685; -2.12591
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea35

Claessens etxea edo Torrea etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Antxiola kaleko 1-3. zenbakietan, eta Makazaga etxearen alboan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claessens etxea

Garai bateko Orioko harresia goikoaldetik itxitzen zuen. Agiri zaharrenen arabera, jada 1555erako bertan jendea bizi zen. Orduan Torrea etxea gisa ezaguna zen. Geroxeago, Antxiola almirantea bizi izan zen. XIX. mendean Santiago de Claessensen bizilekua izan zen, hortik datorkio izena.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait etxek osatutako multzoa da: batak kalera ematen du, eta bestea berriz, gorago eta atzerago dago, eta oinplano edo zoru karratua du, dorre itxurakoa. Beheko solairua harlanduzkoa da, bi ateburudun ate ditu eta lau leiho.

Eraikinaren gainerakoak fatxada luzituak ditu. Bigarren solairuan, zorudun balkoiak ditu, forja ederreko bular-babesak eta tornuz punteatutako babesak. Fatxadaren errematea eta sabaipea kaina erdikoa da, mandioa argitzen duten zulo triangularrekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]