Claudia Albertina Ruiz Sántiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claudia Albertina Ruiz Sántiz
Bizitza
JaiotzaChiapas
Talde etnikoaTzotzila
Hezkuntza
HizkuntzakTzotzila
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldaria

Claudia Albertina Ruiz Sántiz (San Juan Chamula, Chiapas, Mexiko, ) ezaguna da tzotzil jatorriko lehen chef emakumezkoetako bat izateagatik, nazioartean ezaguna. 2021eko Munduko 50 jatetxe onenen zerrendan dago, Ostalaritzan Aintzindaria sailean saritua, eta, zerrendaren arabera, gazte berritzailetzat hartzen dute gastronomiaren munduan. Ekarpen nagusietako bat sukaldaritzako jakintzetako osagai tradizionalak errespetatzea eta erreskatatzea da.[1]

Gainera, Chiapasko Zientzia eta Arte Unibertsitatean Gastronomiako lizentziatura egin eta tesi bat bere ama-hizkuntzan argitaratu duen lehen emakume indigena tzotzila da.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik sortu zitzaion sukaldaritzarekiko zaletasuna, eta 17 urterekin graduatu zen Chiapasko Zientzia eta Arte Unibertsitateko Gastronomiako lizentziaturan. Han, 2012an, tesi bat egin zuen: errezeta-liburu bat tzotzileraz eta gaztelaniaz.[2] Albertinaren arabera, kosmogoniaren jatorria elikagaietan zera da: dena unibertsoari lotua dagoela eta dena dela bizia.[3]

"Sorora joaten garenean, lurrari baimena eskatzen diogu ereiteko. Denak du ziklo bat, eta errespetatu egin behar dugu; zoritxarrez, hori galtzen ari da, eta horregatik dago naturaren deia, unibertsoarekin deskonektatu gara, gogoratu behar dugu, hark ematen digun bezala, guk itzuli egin behar diogula”.[3]

Slow food mugimenduaren sustatzaile aktiboa da, eta janariaren plazera, kontsumo kontzientea eta planetaren jasangarritasuna sustatzen ditu, natura eta animaliak errespetatzen dituzten laboreen bidez.[4]

Pujol eta Máximo Bistrot-en sukaldean lan egindakoa da. Gainera, René Redzepi sukaldariaren gida gastronomikoa izana da. Harekin denboraldi bat eman zuen Chiapasko Goietan barrena.[5]

2016az geroztik, Chiapaseko, San Cristobal de Las Casas hirian jatetxea du (https://www.gob.mx/cultura/prensa/la-chef-tsotsil-claudia-santiz-que-puso-a-la-gastronomia-chiapaneca-en-la-mira-del-mundo) eta bertan bi eskaintza garatzen ditu, Kokono sukaldaritza tradizionala eta Albertina Chefaren berezko sorkuntza (https://chefclaudiasantiz.com/)

Gaur egun Chef Claudia Santiz bere estatuaren aberastasuna eta indigena gazteen eskubideak sustatzean dabil sukaldaritzak zabaltzen dizkien bidetik.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]