Edukira joan

Clissold parkea

Koordenatuak: 51°33′40″N 0°05′17″W / 51.561111111111°N 0.088055555555556°W / 51.561111111111; -0.088055555555556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Clissold parkea
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaHackney
Koordenatuak51°33′40″N 0°05′17″W / 51.561111111111°N 0.088055555555556°W / 51.561111111111; -0.088055555555556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1889
Arkitektura
Azalera22,72 ha
Ondarea
Ondare Ingelesa1000800

Clissold parkea (ingelesez: Clissold Park) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da, iparraldeko Hackney udalerrian kokatzen da.

Jonathan Hoare merkatari eta filantropo kuakeroak Paradise House eraiki zuen XVIII mendean. Parkeak paradisua isladatu nai zuen, etxearen inguruan New River ubidea zuelarik. 1811 urtean Augustus Clissold apezpiku anglikanoak erosi zuen eta bere izena eman zion eremuari. Augustus Clissold 1882an hil zen eta 1889an John Runtz eta Joseph Beck aktibistek agintariei eskatuta eremu osoa espazio publiko bihurtu zen. 1890an beraien omenezko iturria ezarri zen.

2010 urtean etxearen eta parkearen berriztatze lanak abiatu ziren.

Clissold parkeak 22,57 hektareatako azalera dauka. Bi aintzira natural ere baditu aktibisten izenak jaso dituztenak, Beckmere and Runtzmere bihurtuz.

Aisialdirako hainbat osagai ere baditu: tanis pistak, kirol zelaiak, haurrentzako jolastokiak, bolatokia, kafetegia, aintzirak... Oreinak, eperrak eta untxiak ikustea ere ohikoa da. Capital Ring ibilbideak ere zeharkatzen du parkea.

Informazio praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Metro geltokiak (milia batetako distantziara):
    • Manor House
    • Finsbury Park
    • Arsenal

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]