Infundibulicybe squamulosa
Infundibulicybe squamulosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Infundibulicybe |
Espeziea | Infundibulicybe squamulosa Harmaja, 2003 |
Basionimoa | Agaricus squamulosus |
Infundibulicybe squamulosa Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da. Kalitate handiegirik gabeko jangarria.
Sinonimoak: Agaricus omphalosericeus, Omphalia squamulosa, Clitocybe squamulosa, Clitocybe infundibuliformis var. squamulosa, Omphalia infundibuliformis var. squamulosa, Clitocybe subsquamata.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2,5 eta 4,5 cm bitarteko diametrokoa. Haragi mehekoa, unbilikatua edo inbutu itxuran, arre-hur kolorekoa edo gris-horixka, arre koloreko ezkatatxo finez estalia; ertza beherantz biribildua eta mehea.
Orriak: Estuak, meheak, zabal, askotan adarkatuak, dekurrenteak luze, hori-zur argi kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak
Hanka: 5 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1 cm bitarteko lodierakoa. Elastikoa, zilindrikoa, goialdean mehetua, harro barrubetea, oinarri feltroduna, mizelio-hifa ugarirekin; kapelaren kolore berekoa, baina argiagoa, ildaskatu haritsua edo ia pitzatua.
Haragia: Zaila, gris zurbil kolorekoa, irinaren usain eta zaporea du.[1]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Squamulosa epitetoa kapelan dituen ezkatatxo txikiengatik du
Jangarrirasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdiko jangarria.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clitocybe gibba delakoarekin nahas daiteke, honen gainazala ezkatarik gabekoa da, titi apur bat izaten du, oin argiagoa, zurixka. Clitocybe sinopica espeziearekin ere bai, hau adreilu kolorekoa eta txikiagoa da.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzetik azarora. Ezohiko espeziea. Mendiko koniferoen basoetan. Arraroa hostozabalen azpian edo zelaietan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) AVT. (1986). Asociacion Vallisoletana de Micologia.
- ↑ Infundibulicybe squamulosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.