Club Deportivo Palestino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Deportivo Palestino
Ezizena(k)Árabes, El Tino-Tino
Sorrera1920
Futbol zelaiaMunicipal de La Cisterna
edukiera: 10.000 lagun
inaugurazioa: 1988
PresidenteaTxile Jorge Uauy
EntrenatzaileaTxile José Luis Sierra
LigaTxileko futbol liga
20234.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Club Deportivo Palestino Txileko futbol taldea da, Santiago hiriburukoa. Hiriko palestinar komunitateak sorturiko taldea da, hortik izena eta koloreak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

River Plateren aurkako partida, 2019an.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1920ko abuztuaren 20an sortu zuen palestinar komunitateak Palestino Football Club izenarekin. 1924an Palestina Sport Club izena hartu zuen beste kirol batzuek ere egiteko eta berehala tenisa nagusitu zen elkartean[1]. 1941ean Club Palestino elkarte sozialarekin bateratu zen eta gaur egungo izena hartu zuen, Club Deportivo Palestino. Tenisaz gain saskibaloia eta patin hockey taldeak sortu zituen. Futbol taldea 1949an sortu zen[2].

Urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952. urtean bigarren mailako txapelduna izan zen eta lehen mailara igo zen. 1955ean Liga irabazi zuen gainera. Rodolfo Almeyda, Osvaldo Pérez, Carlos Rodolfo Rojas eta Roberto Coll argentinarra ziren taldeko izarrak. Taldeak fitxaketa handiak eginak zituen eta diru asko gastatu zuenez "El equipo millonario" ezizena eman zioten CD Palestinori[3]. Hurrengo urteetan Lehen mailan jarraitu zuen baina ez zuen titulu berririk eskuratu eta 1970an bigarren mailara jeitsi zen. 1972an berriz ere txapeldun izan eta Lehen mailara itzuli zen. 1974an bigarrena izan zen eta 1978an lortu zuen berriz Liga irabaztea. Hamarkada horretan Txileko bi Kopa ere eskuratu zituen. 1977 eta 1978 artean 44 partida egin zituen jarraian galdu gabe, Txileko talde baten errekor luzeena da[4].

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an bigarren egin zuen ligan eta 2018an hirugarren Kopa eskuratu zuen[5]. Honek Superkopa jokatzeko aukera eman zion baina ez zuen irabazterik lortu.

Sinboloak eta Palestinarekiko elkartasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestinoren zaleak.

Palestinako banderaren koloreak erabiltzen ditu armarrian eta janzkeran; zuria, berdea, gorria eta beltza. Ohikoak dira Palestinaren banderak zaletuen artean. Palestinaren aldeko aldarria egiten du[6] eta taldearen partidak Txilen ezezik Palestinan ere ikusten dira, Al Jazeera kateak ematen baititu[7].

2003an diru arazo larrien ondorioz taldea desagertzear egon zen eta Jassir Arafat berak Ramalatik eskutitza bidali zion taldeari eusteko eskatuz. 2015ean Libertadores Koparako sailkapena lortu zuenean Mahmoud Abbasek zoriontzeko eskutitza bidali zuen, baita 2018ko Kopa lortu ondoren ere[8].

2016ko urtarrilaren 9an Palestinako txapelduna zen Ahli Al-Khaleel taldea Txilera gonbidatu zuen lagunarteko partida bat jokatzera. Emaitza 5-1 izan zen txiletarren alde[9].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txileko futbol liga:
    • Txapelduna (2): 1955, 1978
    • Bigarrena (4): 1953, 1974, 1986, 2008(C)
  • Txileko futbol kopa:
    • Txapelduna (3): 1975, 1977, 2018.
    • Finalista (2): 1985, 2015.
  • Txileko Superkopa (0): finalista 2019an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:Es-CL cmedinal. (1920-08-08). «Artículo N°2: Los primeros años del Club Deportivo Palestino» Palestino Historico (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  2. Txantiloi:Es-CL Lahsen, Por Carlos Medina. (2020-11-11). «Transición de Palestina Sport Club a Club Deportivo Palestino» Asifuch (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  3. (Gaztelaniaz) «Palestino, el equipo millonario» Futuro 2013-06-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  4. «Unbeaten» www.rsssf.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  5. Txantiloi:Es-cl AS, Diario. (2018-10-13). «Palestino 2 - 0 U. de Chile: los árabes a la final de Copa Chile» AS Chile (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  6. «PALESTINO: CRÓNICA DE UN CLUB ÚNICO EN EL MUNDO… – Revista DeCabeza» web.archive.org 2016-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  7. Txantiloi:Es-CL El triunfo de Palestino por la Libertadores se festeja en Chile, Gaza y Cisjordania. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  8. Retamal, R.. (2014-12-20). «Una especial arenga: Presidente Mahmoud Habbas motiva a Palestino con una carta» La Tercera (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  9. Txantiloi:Es-cl «Palestino golea al Al Ahli en simbólico partido amistoso» AS Chile 2016-01-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]