Cobi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cobi
Figureta d'en Cobi (2).jpg
Argitalpena
Sortzailea Javier Mariscal
Datu biografikoak
Sexua edo generoa gizonezkoa

Kobi edo Cobi 1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoetako maskota izan zen. Javier Mariscalek. Ofizialki, 1987an aurkeztua izan zen, eta, bere izena, Bartzelonako Olinpiaden Komite Antolatzailetik dator, gaztelaniaz COOB. Paralinpiar Jokoetarako Petra diseinatua izan zen, Kobiren emakumezko bertsio bat, lirainagoa eta besorik gabea.

Kobi, zenbait ezbehar jasan zituen eta, azkenean, kamioi batek harrapatu zuen artzai txakur katalan baten zirriborro batetik sortu zen. Javier Mariscalek diseinatutako irudi aitzindariak, aurreko maskoten tradizioarekin apurtu zuen, askoz itxura goxo eta adeitsukoagoak, eta, beraz, Kobiren hautaketak, polemika handia sortu zuen.

Hasiera batean, jendeak, erabat arbuiatu zuen Kobi. Katalunian 1988an eginiko inkesta baten arabera, biztanleriaren %39ak erabat arbuiatzen zuen Javier Mariscalek sortutako maskota, eta soilik inkestatutako jendearen %7ak zuen gogoko. Baina, denboraren igaroan, jendea, Kobi gogoko izaten hasi zen: 1991n, %47,7k, Kobi gustuko zuela zioen, eta, beste %15 batek, oso gogoko zuela.

Jokoen aurretik eta ospatzen ari ziren bitartean, Kobi, oroigarri ezberdin ugaritan erakutsia izan zen, eta zenbait babesle olinpikoren irudi korporatiboaren zati izan zen, Coca Cola, Brother Industries eta Danone kasu. Gainera, The Cobi Troupe izeneko animaziozko telesail baten protagonista izan zen, 100 herrialde baino gehiagotan ikusi ahal izan zena.

Kobik, bere betebeharra bete zuen, eta Olinpiar Jokoekin eta Bartzelonarekin erabat identifikatzea lortu zuen. Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren arabera, Misharekin batera, Olinpiar Jokoetako maskotarik ospetsuenak eta ekonomikoki arrakastatsuenak izan dira.


Aurrekoa
Hodori
Olinpiar Jokoetako Maskota
1992
Ondorengoa
Izzy

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]