Edukira joan

Javier Mariscal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Mariscal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJavier Errando Mariscal
JaiotzaValentzia1950eko otsailaren 9a (74 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, komikigilea, gidoilaria, margolaria, eskultorea eta film-zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0973475 Allocine: 451446 Allmovie: p358066 Edit the value on Wikidata

Francesc Xavier Errando i Mariscal[erreferentzia behar] (Valentzia, 1950eko otsailaren 9a - ) industria diseinugile eta komikigilea da. 1970az gero, Bartzelonan bizi eta egiten du lan.

Biografia eta arrakasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alexandra (Bartzelona)
Garriris, 1987, Musée national d'art moderne, Paris

Diseinu ikasten aritu zen Bartzelonako Elisava eskolan, baina ikasketak bertan behera utzi eta bere sormena garatzeari eman zion. Lehen urratsak komiki undergroundeko argitalpenetan eman zituen, El Rollo enmascarado edo Star bezalakoetan Farry, Nazario edo Pepichekin batera eta horiekin batera joango da Comercio kaleko pisu batera. Gero, Eivissako aterpetxe batera joan zen Farriol senideekin batera, eta Montesol eta Onliyú ere beraiekin bizi dira.

1975ean, bere lehen istorioak azaleratu zituenean, -entzutea gustuko ez bazuen ere- Robert Crumben eragina zuela kontsideratu zuten.

Komikiez gain, ilustrazio, eskultura, diseinu grafiko eta interiorismoa ere landu zituen. 1976an, Nasti de plasti albuma egiten hartuko du parte.

80ko hamarkadan, hainbat bilduma egin zuen ehunean Marieta eta Tráfico de Modasentzako eta Bartzelonako Vinçon salan erakutsi zuen.

1980an, Mariscalek sinatutako lehen taberna irekiko zuten Valentzian, Fernando Salasekin batera, eta Duplex taburetea diseinatuko zuen, ikono itzela 80ko hamarkadan.

1981ean, altzari diseinugintzan murgildurik, Milango Memphis, an International Style erakusketan hartu zuen parte.

1987an, berriz, Pariseko Georges Pompidoun egin zuen erakusketa eta Kasseleko Documentan ere hartu zuen parte.

1989an, nazioarteko ospea iritsi zitzaion, Cobi aukeratu zutenean 1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoetako maskota. Ezbai ugari piztu zen lan haren inguruan, baina egungo joko modernoen ikono errentagarrienetako bat izan zen. Geroago, marrazki bizidunak egingo zituen pertsonaia haren inguruan eta beste batzuk sortu ere bai. Hortxe jaioko zen Petra, Paraolinpiar Jokoen maskota.

1989an, Mariscal Estudioa sortu zuen eta hainbat diseinugile eta arkitektoekin egin zuen lan: Arata Isozaki, Alfredo Arribas, Fernando Salas, Fernando Amat edo Pepe Cortés. Lan ezagunenen artean, suediar alderdi sozialistarentzat, Onda Cero irratia, Bartzelonako zooa, Valentziako unibertsitatea, Glasgowko Lighthouse diseinu eta arkitektura zentroa, GranShip kultura zentroa Japonian edo Londresko Framestore postekoizpen enpresei egindako identitate bisualak izan ziren.

1991n, beste autore batzuekin batera (Pere Joan, Nazario Luque, Alfredo Pons) edo Joan Navarro espezialistak bezalaxe, Una Historieta democrática erakusketan zuen partehartzea bertan behera geratu zen, Espainiako Gobernuak Golkoko Gerran parte hartu zuela-eta, protestan.

Arrakasta handia lortuko zuen, era berean, Twipsyk, 2000ko Hannoverreko Erakusketan. 1995ean, aukeratu zuten horretarako eta espazio birtualeko mezularia 100 herrialde baino gehiagotan saldu zuten.

1995ean, Moroso ekoizpen etxerako Muebles Amorosos bilduma egin zuen eta altzari arrakastatsuenak zeuden bertan, Alexandra besaulkia, tartean.

2002an, Gran Hotel Domine Bilbaoren diseinu integrala burutu zuen, Guggenheim Bilbao Museoari begira. Mariscalen diseinuak izango dira uniformeak edo fatxada, irudi grafikoa edo webgunea. Interiorismoa, berriz, Fernando Salasekin elkarlanean egingo du, Calle 54 Club bezala. Azken honetan parte hartuko du Fernando Truebak eta Madrili zuzenean aktuatzeko toki aparta eskainiko dio.

Era berean, Silken taldearen Madrilgo Hotel Puerta América (2003-2005) egingo du. Bertan arkitektura eta diseinu estudio garrantzitsuenak hartu zuten parte eta Estudio Mariscal y Fernando Salas 11. solairuaren interiorismoaz arduratuko da. Gran Hotel Domine Bilbaon ere Altzifre Fosila eskultura diseinatu zuen.

1999an Bartzelonan estreinatutako Colors ikuskizun audiobisuala ere Mariscalen bokazio intediziplinarraren adibide garbia da, Dimitri errobota protagonista duelarik.

2005ean, Me Too haur bildumarako hainbat gauza egin zuen eta lankidetzan jarraitzen du.

Bancajaren irudia, 32. America’s Cup, Camper Forhands -Cámper poltsa berriak- edo Gasteizko Ikea jatetxea bere azken lanak dira.

2006an, ARCOn hartu zuen parte, Crash! eskultura aurkeztuz.

Ganba (Bartzelona)
  • 1999an Espainiako Industria Ministerioak eta BCD fundazioak emandako Diseinuaren Sari Nazionala jasoko du, bere ibilbide profesional guztiaren ondorio.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javier Mariscal Aldatu lotura Wikidatan