Colegiales (Buenos Aires)
Colegiales | |
---|---|
Buenos Aires hiriko auzoa | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Argentinako hiri | Buenos Aires |
Commune of Buenos Aires | Comuna 13 |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°34′27″S 58°26′57″W / 34.5742°S 58.4492°W |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 2,3 km² |
Altuera | 27 m |
Demografia | |
Biztanleria | 52.551 (2010) |
Dentsitatea | 22.848 bizt/km² |
Colegiales Buenos Aires Hiria zatitzen den auzoetako bat da. La Platako Unibertsitateak 2009an egindako ikerketaren arabera, Buenos Airesen bizi-kalitate onena duen auzoa da, San Nikolasek eta Villa Ortúzarrek jarraitua. [1]
Incas, Elcano, Virrey del Pino, Cabildo, Jorge Newbery, Crámer, Dorrego, Álvarez Thomas eta Baso etorbideek mugatuta dago. Belgrano auzoak mugatzen du iparraldetik, Palermok ekialdetik, Chacaritak hegoaldetik eta Villa Ortúzarrek mendebaldetik.
2,29 km²-ko azalera eta 52.391 biztanle ditu 2001eko erroldaren arabera. Biztanle-dentsitatea 22.878,1 biztanle/km²-koa da. [2]
Intereseko lekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ko hamarkadan, auzoko osasun etxe nagusia inauguratu zen: Colegiales sendategia, Conde kalean dagoena (851. zenbakian). [3]
Etxadi erdira, Conde kalean ere, FM Metro (95,1 MHz) irratiaren instalazioak daude .
2012az geroztik ia Lacroze eta Álvarez Thomas etorbideen elkargunean 1500 pertsonentzako (lehengo Teatro Argos edo Colegiales) antzokia dago, Vorterix multimedia-k kudeatzen duena eta Vorterix Rock irratia igortzen den tokitik. [4]
Buenos Aires Hiriko Komunen Legearen arabera, Colegiales 13. Komunaren zati bihurtu da, Belgrano eta Núñez auzoekin batera.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gorostiaga kalea 2400ean
-
General Paz igarobide, Ciudad de la Paz 561 eta Zapata 552 artean
-
Bide hilak Minetti silo zaharraren sarreran
-
Purusa merkatua
-
Virrey Avilés kalearen trenbide-pasagunea
-
Virrey Avilés kalearen trenbide-pasagunea
-
Juan José Paso plaza
-
San Migel de Garicoits plaza
-
Ernesto Padilla plaza
-
Zárraga plaza
-
Portugal plaza txikia
-
Luís Vaz de Camões bustoa Portugal plazan
-
Bernardo O'Higgins lehen hezkuntzako eskola
-
Corregidores igarobidea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Colegiales: el barrio donde mejor se vive en Capital, según un estudio» Clarín.
- ↑ Buenos Aires Ciudad. Colegiales. .
- ↑ «Desarrollo Institucional» Sanatorio Colegiales.
- ↑ «La otra cara de Colegiales» La Nación.