Belgrano (Buenos Aires)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belgrano
Buenos Aires hiriko auzoa
Belgrano montage.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Argentina
HiriaBuenos Aires
Commune of Buenos AiresComuna 13
Geografia
Koordenatuak34°33′45″S 58°27′30″W / 34.5625°S 58.458333333333°W / -34.5625; -58.458333333333Koordenatuak: 34°33′45″S 58°27′30″W / 34.5625°S 58.458333333333°W / -34.5625; -58.458333333333
Belgrano2-Buenos Aires map.png
Azalera6.8 km²
Altuera18 m
Demografia
Biztanleria126.831 (2010)
Dentsitatea18.651,62 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC−03:00

Belgrano Argentinako hiriburua den Buenos Airesko auzoa da, hiriaren iparraldean dagoena. Argentinako banderaren sortzailea den Manuel Belgrano jeneralaren omenez izendatua dago.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgranok ipar-mendebaldean Nuñez auzoarekin egiten du muga, ekialdean Río de la Platarekin, hegoaldean Palermorekin, hegoaldean Colegialesekin, hego-mendebaldean Villa Ortuzarrekin eta Villa Urquizarekin, mendebaldean Coghlanekin. Belgrano hainbat sektoretan banatzen da: Belgrano Chico, Belgrano R, Bajo Belgrano, Barrio River eta Belgrano C.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentín Alsinak sortu zuen; lehen bi kaleak Echeverría eta Once izan ziren. 1870 inguruan populatu zen familia aristokratikoak hiriaren iparraldera joan zirenean Paraguaiko Gerratik Buenos Airesera itzuli ziren soldaduek sukar horiak eragindako infekzioaren beldur.

Monumentuak eta toki interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku bitxi bat Chinatown asiar auzoa da, bertan barrio chino izenaz ezaguna, txinatarrek eta Asiako beste herrialde batzuetako biztanleek eta txinatar dendez betea. Ez da helmuga turistiko garrantzitsu bat, baina zenbait museo ditu, esate baterako Valetín Alsinaren etxea, Monumentu Historiko Nazional izendatua, edo Museo Histórico Sarmiento eta plazak (adibidez, General Manuel Belgrano Plaza), batzuetan turistak erakartzen dituztenak.

Belgrano landareak eta zuhaitzak ugari diren auzoa da, eta plaza asko daude. Bide nagusiak Cabildo Avenida, Libertador etorbidea, Virrey Del Pino, Monroe etorbidea eta La Pampa dira. Arazo larria uholdeak dira, maiz izaten baitira euri ugari egiten duenean, eta iraupen laburra izan arren zailtasun larriak sortzen ditu.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoko kirol klub nagusia Club Atlético River Plate da, bere etxeko partidak Estadio Antonio Vespucio Liberti-n jokatzen duena. Monumental izenez ere ezagutzen dena. River Plate herrialdeko talderik garrantzitsuenetarikoa da eta munduko arrakasta gehien duena da. Auzoan oso sustraituta egon arren, River Plate taldea ez da Belgranokoa, 1901ean sortu zen Boca auzo ezagunean. Auzoko beste talde garrantzitsua Club Atlético Excursionistas da, ez hain ezaguna baina auzoaren bertakoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]