Conceyu Bable

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Conceyu Bable asturiera sendotzeko eta duintzeko asmoz Asturiasen sortutako elkartea da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankismoaren amaieran asturieraren erabilpena herrixketako bizitzatik beste eremu batzuetara zabaldu nahi zuten hainbat egileek. Asturieraz Espainian edota Europan zeuden literaturen moduko literatura garaikidea sortu nahi zuten eta asturiera eguneroko bizitzako eremu ezberdinetan erabiltzeko gai zela frogatu nahi zuten.

1969an José León Delestalek Amigos del Bable elkartea sortu zuen, hizkuntza indarberritzeko asmoz. Elkarteak hainbat disko argitaratu zituen. 1973an Asamblea Regional del Bable sortu zuen, Emilio Alarcos Llorach buru izan zuelarik. Ondorengo surdimientu mugimenduaren oinarriak ezarri ziren eta partaideek hizkunza idatzia eta ahozkoa landuko zuen taldea eratzea erabaki zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an Xosé Lluis García Arias, Xuan Xosé Sánchez Vicente eta Lluis Xabel Álvarez idazleek Asturias Semanal astekariaren Conceyu Bable atalean idatzi zuten. Asturieraz prosa sortu zuten. Atalaren izenak abiarazi zuten mugimenduari izena emango zion. Harrez gero, ordura arte asturierak ezagutu ez zituen literatura ereduak asturieraz ere landuko ziren eta kultur industria (liburuak, diskak, aldikarietako eta egunkarietako artikuluak) hasi zen.

Osatu zuten asturiera formala erdialdeko asturiera aldaeran oinarritu zuten, hiztun kopuru handiena izateagatik eta idazleek aurretik erabili zutelako. 1975tik aurrera Asturiaseko erdialdeko udalerrietan asturiera ikastaroak antolatu zituzten. 1976an erakundeko partaideek asturiera hizkuntzaren lehendabiziko gramatika argitaratu zuten: «Gramática bable».

1976an eskola bablez izateko manifestazioa egin zuten.

1980an Academia de la Llingua Asturiana (Asturiar Hizkuntzaren Akademia) eratzean Conceyu Bable elkarteak eragin osoa galdu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]