Edukira joan

Cooper's Hill Cheese-Rolling and Wake

Koordenatuak: 51°49′48″N 2°09′29″W / 51.82991°N 2.15812°W / 51.82991; -2.15812
Wikipedia, Entziklopedia askea
51°49′48″N 2°09′29″W / 51.82991°N 2.15812°W / 51.82991; -2.15812
Cooper's Hill Cheese-Rolling and Wake
Irudia
Map
Motaurteroko gertakizun
ekitaldi kulturala
KokalekuCooper's Hill (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Gaztaren irabazlea.

Cooper's Hill Cheese Rolling and Wake maiatzero ospatzen den lehiaketa da, Cheltenham eta Gloucestertik gertu dagoen Cotswolds eskualde ingelesan. Nahiz eta Brockworthko herritarrentzako lehiaketa izan, gaur egun mundu osoko pertsonek parte hartzen dute. Lasterkariek Cooper's Hill menditik maldan behera pirritan joaten uzten duten Double Gloucester motako gazta baten atzetik korritu egin behar dute. Helmugara iristen den lehenak, gazta irabazten du. Dena den, teorian, lasterkariek gazta harrapatu behar dute baina ez da normalean gertatzen, gaztak 70 milia orduko abiadura har dezakeelako.

Ohitura honek gutxienez 200 urte ditu. Gainera, erromatarren garaian egiten zen erritu sendagarri paganoa dela iradoki izan da, baina ez dago horren ebidentziarik.

"The Cheese Rollers" Shurdingtonen dagoen pubaren izena ere bada, Cooper's Hilldik 3 milia ingurura kokatua. Lasterkariak hor bildu ohi dira lasterketa aurretik alkohola edateko edota taktiketaz hitz egiteko, eta lasterketa ondoren indarberritzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]