Corinna Tsopei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Corinna Tsopei

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΚυριακή Τσοπέη
JaiotzaAtenas1944ko ekainaren 21a (79 urte)
Herrialdea Grezia
Familia
Ezkontidea(k)Freddie Fields  (1981 -  2007ko abenduaren 11)
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Altuera173 zentimetro

IMDB: nm0875152 Allmovie: p71989 Edit the value on Wikidata

Kiriaki Corinna Tsopei, grezieraz Κυριακή Κορίνα Τσοπέη (Grezia, 1944ko ekainaren 21a) greziar aktorea eta modeloa da, edertasun lehiaketetan parte hartu duena. 1964an, Miss Unibertso erregina-titulua irabazi zuen, bere herrialdeko lehena.[1][2][3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corinna klase ertaineko familia batean jaio zen eta, nagusitu zenean, edertasun handia hartu zuen. Ondorioz, hainbat modelo-lehiaketatara aurkeztu zen.[6]

1964an, Miss Hellas edo Miss Grezia lehiaketara aurkeztu zen, eta irabazi egin zuen. Urte horretan bertan aurkeztu zen Miss Unibertsoren lehiaketara, eta irabazi egin zuen.

Hori zela eta, bere herrialdean horrelako lehiaketak irabazi zituen lehen emakumea izan zen. Horrek fama handia eman zion, Grezian ez ezik, planetako gainerako lekuetan ere.[6]

Miss Unibertso 1964[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ko ekainaren 20an, Miss Grezia izendatu zuten Korinna eta bere herria ordezkatu zuen Ameriketako Estatu Batuetako Miamin (Florida) Miss Unibertso 1964 lehiaketaren hamahirugarren edizioan Finalean Miss Israel, Miss Britainia Handia eta Miss Suedia garaitu zituen, eta Greziarako titulua lortu zuen bere herrialderako lehen aldiz.

Miss Unibertso izan ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregina izan ostean, Miss Unibertso lehiaketaren epaimahaiko kide izan da behin baino gehiagotan. Miss Unibertso izan ondoren, karrera zinematografikoa egiten saiatu zen, eta Hollywoodeko film eta telesail batzuetan agertu zen: Un hombre llamado Caballo, Daniel Boone (telesaila), Perdidos en el espacio, El valle de las muñecas eta A Guide For the Married Man.

Bestalde, Corinna Tsopei leuzemia duten haurrentzako elkarte bateko burua ere bada.[6]

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsopei Freddie Fields Hollywoodeko izarren superagentearekin ezkonduta egon zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Corinna Tsopei - Biografía de Corinna Tsopei» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  2. (Ingelesez) «Corinna Tsopei | Actress, Producer» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  3. ISSN https://greekcitytimes.com/2022/05/21/corinna-tsopei-from-beauty-queen-to-charity-queen/..
  4. (Ingelesez) Robinson, Emily. (2020-01-17). «Corinna Tsopei – Age, Bio, Personal Life, Family & Stats» CelebsAges (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  5. (Ingelesez) thetrashphile. (2015-06-23). «Corinna Tsopei Miss Universe 1964» The TrashPhile (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  6. a b c d (Ingelesez) «Corinna Tsopei | Rotten Tomatoes» www.rottentomatoes.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Ieda Maria Vargas,  Brasil

Miss Unibertso

1964

Hurrengoa:

Apasra Hongsakula,  Thailandia