Apasra Hongsakula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apasra Hongsakula

(1965)
Bizitza
JaiotzaBangkok1947ko urtarrilaren 16a (77 urte)
Herrialdea Thailandia
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea

Apasra Hongsakula, thailandieraz อาภัสรา หงสกุล (Bangkok, Thailandia, 1947ko urtarrilaren 17a) thailandiar modeloa da, edertasun lehiaketetan jardun duena. Uztailaren 24an Ameriketako Estatu Batuetako Miami Beachen Miss Unibertso 1965 koroatu zuten, Thailandiako lehen ordezkaria sari hori lortzen.[1][2][3][4]

Edertasun lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere amak "Pook" (Lodia) izendatu zuen nerabezaroan, haurra zela lodi samarra zen eta. Miss (Unibertso) Thailandia izendatu ondoren, 1965ean, nazioarteko Miss Unibertsoren hamalaugarren ediziora joateko bere Majestad Sirikit Thailandiako Erreginak pertsonalki prestatu zuen.

Apasra Hongsakula, 1966

Miss Unibertso 1965[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dotoretasun naturala, portzelanazko azala eta erreginatasunezko lasaitasuna zituen ezaugarri onenak. Miamira iritsi zenetik, benetako protokolo batean bizi izan zen, jarrerarengatik, edertasunarengatik eta arropa bereziarengatik.[5]

Lehiaketako azken txanpako Top 5etan sartu zen beltzaran bakarra izan zen. Apasrak Miss Holanda, Miss Finlandia, Miss Suedia eta Miss AEB garaitu zituen. Sari hori lortzen Asiako bigarren emakumea eta bere herrialdeko lehena izan zen. Aurretik, 1959an Akiko Kojima japoniarra izan baitzen asialdeko lehen erregina. Thailandiako erreginen edertasun exotikoarekin eta ohiturekin konkistatu zituen jendea zein epaimahaia. Miss Unibertso izatea lortu zuen, estereotipo latino edo kaukasikotik kanpo.[5]

Miss Unibertso izan ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohi legez, 1966an hurrengo erregina Margareta Arvidsson suediarra koroatu zuen. Ondoren, Apasra Thailandiara itzuli eta ezkondu egin zen, Sirikit erreginaren lehengusu batekin, merkataritza-zentro baten jabe aberats batekin. Seme bat izan zuen eta dibortziatu egin zen. Geroago, Thailandiako Turismo Ministerioak kultura-enbaxadore izendatu zuen. Gaur egun, oraindik ere, bere herrialdean pertsona nabarmena da, errege-familiako kide gisa, eta ekonomikoki ahulenak diren biztanleei laguntza eskaintzen dituzten kanpainetan parte hartzen du beti.

Beste bi aldiz gutxienez izan zuen harremana Miss Unibertso lehiaketarekin, 1973ko Atenasen eta 1979ko Perth- en ( Australia) epaile lanak egin zituen eta.

Zahartzen ez dela dirudien urte hartako argazki bat zabaldu zen sarean 2014. urtean. Apasrak komunikatu batean erantzun zuen bere fisionomia bizitza osasuntsua izan duelako, elikadura ona eta eguneroko jarduera oinarri hartuta. Asparak bere spa du Bangkoken. [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Así luce Apasra Hongsakula: La primera ex Miss Universo tailandesa de 75 años que parece de 30» El Universo 2022-03-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  2. (Ingelesez) «Thailand's first Miss Universe of 1965 shocks world with recent pic | Coconuts» https://coconuts.co/ (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  3. (Ingelesez) TROLLGOD. «Miss Universe Winner Has Literally Not Aged a Day in 50 Years» www.ebaumsworld.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  4. (Ingelesez) Missosology. (2015-07-28). «Miss Universe 1965, Apasra Hongsakula: 50th crowning anniversary» Missosology (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  5. a b Apasra Hongsakula - Miss Universo 1965. globalbeauties.com.
  6. (Gaztelaniaz) Pérez, Gisbelle. (2021-10-22). «Ella es la ex Miss Universo que parece de 30 a sus 74 años. Conoce su secreto» Porque no se me ocurrio (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Corinna Tsopei,  Grezia

Miss Unibertso

1965

Hurrengoa:

Margareta Arvidsson,  Suedia