Edukira joan

Coriolan Ardouin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coriolan Ardouin
Bizitza
JaiotzaHaiti1812ko abenduaren 11
Herrialdea Haiti
HeriotzaPort-au-Prince1835eko uztailaren 12a (22 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Gustave-Léonard-Coriolan Ardouin (Petit-Trou-de-Nippes, 1812ko abenduaren 11Port-au-Prince, 1836ko uztailaren 12a) haitiar erromantizismoko poeta izan zen, mugimendu «sasi-klasiko» deiturikoaren ordezkaria.

Alexis Ardouin eta Suzanne Légerren semea, Coriolan Ardouin Petit-Trou-de-Nippesen jaio zen 1812ko abenduaren 11n. Bi anaia zituen, Beaubrun eta Céligny, historialari eta politikariak zirenak[1].

Tragediaz betetako bizitza laburra bizi izan zuen. 15 urterekin umezurtz geratu zen. Amelia Sterlingekin ezkondu zen, baina haien umea txikitan hil zen eta bost hilabete geroago emaztea ere bai. Poeta bera 23 urterekin hil zen, tuberkulosiak jota[2][3].

Émile Nauren zaintzari esker, 1837an plazaratu zen Coriolan Ardouinen poesia bilduma bakarra, Reliques d'un poète haïtien izenekoa[3]. Ardouinen poemak Casimir Delavigneren eta Alphonse de Lamartinen idazlanen eragina izan zuten[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) «Généalogie collective des familles haïtiennes» Association de Généalogie d'Haïti (kontsulta data: 2024-07-12).
  2. (Ingelesez) Schutt-Ainé, Patricia; Staff of Librairie Au Service de la Culture. (1994). Haiti: A Basic Reference Book. Miami: Librairie Au Service de la Culture, 91 or. ISBN 0-9638599-0-0..
  3. a b (Frantsesez) «Coriolan Ardouin» Île en île (kontsulta data: 2024-07-12).
  4. (Frantsesez) Ladouceur, Rosny. «11 décembre 1812 : Naissance d’un grand poète haïtien» Loop 2017-12-11 (kontsulta data: 2024-07-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]