Costasiella kuroshimae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Costasiella kuroshimae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
OrdenaSacoglossa
FamiliaLimapontiidae
GeneroaCostasiella
Espeziea Costasiella kuroshimae
[[|]]
Costasiella kuroshimae

Costasiella kuroshimae Limapontiidae familiako molusku gastropodoa da[1], hosto barea[2], hosto ardia[3] eta itsasoko beldarra ezizenez ere ezagutzen dena. 1993. urtean aurkitu zen aurrenekoz Japonia hegoaldeko Kuroshima uhartean, baina ordutik Filipinetan eta Indonesian ere aurkitu da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskolik ez duen gastropodo txikia da, 5 mm eta 1 cm arteko luzera duena. Bi begi ilun ditu eta burutik bi errinoforo ateratzen zaizkio, ardiaren belarriak edo intsektuen antenak balira bezala. Errinoforo hauek iletxo ugari dituzte uretako sustantzia kimikoak antzematen dituztenak eta horrela aurkitzen dute elikagaia[4].

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Costasiella kuroshimae itsas bareak kleptoplastiarako joera du. Elikatzen den algetako kloroplastoak barneratzen ditu. Gaitasun honi esker fotosintesia egin dezake kloroplastoek egoera onean dirauten artean[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «WoRMS - World Register of Marine Species - Costasiella kuroshimae Ichikawa, 1993» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  2. (Ingelesez) «These Cute Sea Slugs Are The Sheep Of The Sea» IFLScience (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  3. (Ingelesez) Schelling, Ameena. «Sheep Of The Sea Are Cutest Slugs We've Ever Seen» The Dodo (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  4. (Ingelesez) Stanton, Kristen M.. (2021-03-05). «10 Leaf Sheep Facts [The Most Adorable Sea Slug»] UniGuide (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  5. Händeler, Katharina; Grzymbowski, Yvonne P.; Krug, Patrick J.; Wägele, Heike. (2009-12-01). «Functional chloroplasts in metazoan cells - a unique evolutionary strategy in animal life» Frontiers in Zoology 6 (1): 28.  doi:10.1186/1742-9994-6-28. ISSN 1742-9994. PMID 19951407. PMC PMC2790442. (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]