Coulomben legea
Coulomben legeak hau dio:
« | Bi objektu kargadunen indar elektrikoa beren arteko distantziaren karratuaren alderantzizkoa da. | » |
Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coulomben tortsio balantza.
Lege hau 1785an Charles-Augustin de Coulomb fisikariak lehenbiziko aldiz ezagutzera eman zuen. Tortsio-balantza batez, Coulombek honako hau topatu zuen: karga puntualen arteko erakarpen edo aldarapen indarrak euren arteko r distantziaren karratuaren alderantziz proportzionalak direla (gorputz kargatuak txikiak badira, hau da, euren neurriak arbuiagarriak badira distantziarekin konparatuta).
honetan:
- indarra da,
- lehenbiziko karga puntuala da,
- bigarren karga puntuala da,
- bi karga puntualen arteko distantzia da,
- 8.988×109 N m2 C-2 (baita m F-1 ere), konstante elektrostatikoa da, eta
- 8.854×10−12 C2 N-1 m-2 (baita F m-1 ere), hutsaren permitibitatea da, honi konstante elektrikoa ere deritzaio, azken hau fisika konstante oso garrantzitsua delarik.