Edukira joan

Coventryko bonbardaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coventryko bonbardaketa
Motaaire-eraso
Honen parte daBlitz
Denbora-tarte1940 - 1942
KokalekuCoventry
HerrialdeaErresuma Batua
Parte-hartzaileak
Coventry hirian bonbardaketak eragindako kalteak.

Coventryko bonbardaketa, 1940ko azaroaren 14ean Ingalaterrako Coventry hiriak pairatutako Luftwafferen bonbardaketa saila izan zen, Mendebaldeko Midlands konderrian, Ingalaterrako Guduan eta Hirugarren Reichak Ingalaterra itsasoz eta lurrez eraso aurreko Blitz aire eraso kanpainiaren testuinguruan.

Bonbardaketa aldi suntsikortena azaroaren 14ko iluntzetik azaroaren 15eko goizalderarte gertatu zen, bi egun hauen srtean 449 alemaniar bonba-hegazkinek hiriaren gain 150.000 su-bonba jaurti zituzten, baita lehergaildun 503 bonba tona eta paraxuten bidez jaurtitako 130 itsas mina ere. 550 lagun hil eta bi mila lagun inguru zaurituak izan ziren, fabrika, etxebizitza eta eraikin publiko kiskaltzesz gain Coventryko katedrala kiskaldu eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren bonbardaketa masiboen ondorioen sinboloa bilakatu zen.