Crab-Droid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Crab-Droideak Star Warseko filmeetako droide unitate bat dira.

Crab Droideak Klon Gerren erdian sortzen diren makina adimentsu boteretsu batzuk dira, Tekno Elkarteak sortua. LM-432 Crab Droideek brontze koloreko plakaz osatutako gorputz bat eta egonkortasuna ematen zieten atzeko lau hanka zituzten, handiagoak ziren bi aurreko hankarekin batera. Euren foto hargailuen azpian edozein etsairentzat suntsigarriak ziren pare bat kanoi zituen.

Droide separatista hauek borroka eremu ugaritan zerbitzatu zuten, Utapaun esate baterako.

Behin Klon Gerrak amaitu ondoren, Darth Vaderrek desaktibatu zituen Palpatinen aginduak jarraituz. Edonola ere, Inperioak Crab-Droideak hartu zituen MT-ATak sortzeko eredu bezala, momentu honetan droide hauek berriz borrokatu zutelarik.