Cristina Corral Soilán

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Cristina Corral Soilán

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina Corral Soilán
JaiotzaLugo1976ko uztailaren 5a (47 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Coruñako Unibertsitatea
Camilo José Cela Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, kazetaria eta bigarren mailako irakaskuntza katedraduna

Facebook: cristinacorralsoilan LinkedIn: cristina-corral-3071a023 Edit the value on Wikidata

Cristina Corral Soilán (Lugo,1976) kazetari, idazle eta irakasle galiziarra da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaria da, Lehen Hezkuntzan graduatua eta Filologia Hispanikoan lizentziatua, Camilo José Cela Unibertsitatean eta Santiagoko Unibertsitatean, hurrenez hurren. Azken horretan Ingeles Filologiako ikasketak ere egin zituen.[2]

Kazetari gisa lan egin du El Progreso egunkarian eta Europa Press albiste-agentzian. Netex-eko gidoilaria eta Lugoko Udaleko Emakumeen Etxeko Foeminas aldizkariko zuzendariordea izan zen.[3] Espainiako Hizkuntza eta Literaturako Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. Xistral edo Trasluz aldizkariekin kolaboratzen du eta A revuelta magazin kulturalaren editorea da.[4] Bere kazetaritza-artikuluak hainbat hedabidetan irakur daitezke: Galicia Digital, Sérmelos Galicia, Plaza Pública edo Galicia Confidencial.[5]

2015. urteaz geroztik, Galiziako institutuetako ikasleekin emakumearen memoriaren gaia lantzen du. 2017an, Pontevedrako IES A Xunqueira 1 ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleekin Mulleres para á memoria proiektua gauzatu zuen. 2017az geroztik, ESPORA, Escuelas por la Radio proiektua ere zuzentzen du.[6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anxos de pedra, 2001, Scio.
  • Esencia de trementina, 2008, Scio.[7]
  • Ficar, 2018, Urutau.

Haur eta gazteen literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irene en el Sáhara, 2011, Solidaridad Internacional.
  • Os poemas do río, 2012, Everest Galicia.
  • A historia fascinante da vaca rodante, 2013, Everest Galicia.
  • De paseo con Crunia, 2015, Embora.
  • De paseo con Paulo, 2015, Embora.
  • De paseo con Helena, 2017, Embora.
  • Don Ferretín Ferretón e o seu cadelo lambón, 2018, Barafunda.
  • No faiado, 2021, Embora.

Obra kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un feixe de poesía na porta, 2013, A porta verde do sétimo andar.
  • Alén do silencio, 2014.
  • 150 Cantares para Rosalía de Castro, 2015, liburu elektronikoa.
  • Manuel María, Omenaldi-liburu kolektiboa, 2017, Lugoko Diputazio Probintziala.
  • Un xardín de medio lado, 2019, Urutau.
  • Quem dera o sangue fosse só o da menstruaçao, 2020, Urutau.
  • Manifesto 25N, 2021, Alvarellos.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Galizieraz) «Cristina Corral Soilán | Galegos | Gallegos» galegos.galiciadigital.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  2. «Cristina Corral Soilán» www.aelg.gal (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  3. » Cristina Corral Soilán. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  4. (Gaztelaniaz) A Revolta | Magazine Cultural Online. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  5. (Galizieraz) «O xornal da Galicia que vén» Praza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  6. Txantiloi:Gl-ES ESPORA » Rede de Escolas Pola Radio. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  7. (Ingelesez) «ESENCIA DE TREMENTINA by Cristina Corral Soilán - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]