Cristina Montserrat Hendrickse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Montserrat Hendrickse

(2019)
Bizitza
JaiotzaArgentina, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, bigarren mailako irakaskuntza katedraduna eta trans eskubideen aldeko ekintzailea

Cristina Montserrat Hendrickse (Argentina, 1964) argentinar transgenero aktibista eta feminista da, abokatua eta bigarren hezkuntzako irakaslea.[1] Argentinan epaile izateko hautagai izan zen lehen emakume trans bihurtu zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerabezaroan bigarren hezkuntza egin zuen San Martin Lizeo Militar Orokorrean (1977-1981).[3]

Lizeoa 'gizon'-formazioko leku bat zen, eta ni sartu nintzen gertatzen zitzaidana 'sendatzeko'.[4]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an Ontzigintza Eskola Militarrean sartu zen, eta erreserbako teniente izan zen.[3][4] Ondoren, Zuzenbidea ikasi zuen Buenos Airesko Unibertsitatean, eta 1993an amaitu. 1984an lehen emaztearekin ezkondu zen, eta zazpi urte geroago lehen umea izan zuten. Emaztearengandik banandu zenean, Patagoniara joan zen bizitzera, eta hantxe ezagutu zuen bigarren emaztea 2005ean. 2009an Mellao Morales maputxeen elkartea, Campana Mahuidan kobre-meatze bat jartzearen aurka zegoen elkartea, legez ordezkatu zuen.[3][5]

2011tik aurrera, Cristina Montserrat Hendrickse trantsizioari ekin zion, Buenos Aireseko Villa Urquizan bizi da emaztearekin eta hru seme-alabekin bigarren hezkuntzako irakasle eta abokatu lanean.[6] Lehenago Zapalan bizi izan ziren, Neuquengo probintzian. 2017an jaiotza-partida berria eta NAN eskuratu zituen. 2019an Neuquengo probintziako familia epaile izateko hautagai izan zen. Horretarako, Argentinako Defentsa Ministerioaren eta Argentinako armadaren erregistro-datu guztiak aldatu behar izan ziren, baita Liceo militarrarenak ere. Hala, epaile izateko hautagai izan zen lehen emakume trans bihurtu zen.[2]

Travesti-trans taldeko kide da. Talde horrek sektore publikoan lan kupoaren alde borroka egin zuen. Iuris Trans Argentina taldekoa ere bada, trans pertsonei justiziarako bidea errazten saiatzen den taldekoa.[7][8][9][10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]