Cristobal Balenciaga Museoa
| Cristobal Balenciaga Museoa | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Getaria |
| Arkitektura | |
| Deskribapena | |
| Irekitze data | 2011ko ekainaren 7a |
| Webgunea | http://cristobalbalenciagamuseoa.com/ |
Cristobal Balenciaga Museoa Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen museo bat da, Getarian bertan jaio zen Cristobal Balentziaga jostun ospetsuari buruzkoa. Han daude ikusgai Balentziagak egindako 100 artelan inguru.
Museoaren jabea Balenciaga Fundazioa da. Aldamar parkean dago, Aldamar jauregiaren alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoa eraikitzeko lanak 2010eko ekainean amaitu zituzten, eta 2011ko ekainaren 7an inauguratu zuten museoa.[1]
2014ko abenduaren 12an, Joskin baten maleta. Entredós 3.0 erakusketa ireki zuten museoan.[2]
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina honela dago banatuta:
- 2000 m²: erakusketa iraunkorra.
- 250 m²: behin-behineko erakusketak.
- 500 m²: eskolako guneak.
- 2000 m²: atrioa, erabilera anitzetarako.
- 350 m²: administrazioa.
- 500 m²: biltegia eta instalazioak.
- 250 m²: auditoriuma.
- 120 m²: dokumentazio zentroa eta liburutegia.
Ustelkeriaren zantzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoaren hasierako aurrekontua 6 milioi eurokoa bazen ere, azkenean 20 baino gehiago kostatu zen. Hori dela eta, ikerketa judiziala abiatu zuten; bereziki, Julián Argilagos eta Rolando Paciel kubatar arkitektoen lana aztertzeko. Dena dela, susmagarri nagusia Mariano Camio izan zen prozesuan; hau da, alkate ohia eta Berroeta Aldamar sozietate mugatuaren gerentea.[3] [4] Fiskalaren arabera, Camiok eta haren bikotekideak 1,2 milioi euro desbideratu zituzten.[5]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Inauguratu dute Balentziaga Museoa» Berria 2011-06-07 (kontsulta data: 2024-11-10).
- ↑ Juan Luis Zabala, «Jostun anonimoaren omenez», Berria, 2014-12-13
- ↑ https://web.archive.org/web/20161002152925/http://www.elcorreo.com/alava/20090603/cultura/imputados-caso-balenciaga-empiezan-20090603.html
- ↑ http://elpais.com/tag/caso_balenciaga/a
- ↑ http://www.elmundo.es/pais-vasco/2014/09/28/5427d6a9ca47419b2b8b4570.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cristobal Balenciaga museoaren webgunea
- Cristobal Balentziaga museoari buruzko orria, Gipuzkoakomuseoak.net.
