Cymbalaria
Cymbalaria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Plantaginaceae |
Generoa | Cymbalaria Hill, 1756 |
Cymbalaria landare iraunkorren eta belarkaren genero bat da, 10 espezie inguru dituena[1]. Europako hegoaldean du jatorria, baina mundu osoan zehar aurki daitezke espezieetako batzuk gaur egun.
Iraganean Scrophulariaceae familian sailkatua zegoen, baina berriki egindako ikerketa filogenetikoek Plantaginaceae familiakoa dela frogatu dute. Linaria eta Antirrhinum generoekin estuki lotua dago, hauetatik, hazkuntza herrestariaren ohituragatik eta euren loreengatik ezberdintzen delarik. Cymbalariaren loreak bakartiak dira, ez dira galburu trinko eta zuzenetan sortzen. "Zinbalo baten antzekoa" esan nahi du izen zientifikoa, hosto biribilduei erreferentzia egiten diena.
Generoko espezie ezagunena Cymbalaria muralis da, murruntza, Europako hego-mendebaldekoa dena baina beste leku askotan naturalizatu dena.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cymbalaria aequitriloba (Viv.) A.Chev.
- Cymbalaria bakhtiarica Podlech & Iranshahr
- Cymbalaria glutinosa Bigazzi & Raffaelli
- Cymbalaria hepaticifolia (Poir.) Wettst.
- Cymbalaria longipes (Boiss. & Heldr.) A.Chev.
- Cymbalaria microcalyx (Boiss.) Wettst.
- Cymbalaria muelleri (Moris) A.Chev.
- Cymbalaria muralis G.Gaertn., B.Mey. & Schreb.
- Cymbalaria pallida (Ten.) Wettst.
- Cymbalaria pluttula (Rech.f.) Speta
- Cymbalaria pubescens (J.Presl & C.Presl) Cufod.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Cymbalaria Hill | Plants of the World Online | Kew Science» Plants of the World Online (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).