Días y flores
Días y flores | |
---|---|
Silvio Rodríguezen albuma | |
Egilea(k) | Silvio Rodríguez |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | Días y flores |
Ekoizpen lekua | Kuba |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | nueva trova (en) |
Diskoetxea | EGREM |
Zatiak | 11 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Silvio Rodríguez' albums in chronological order (en) |
'Días y flores' (euskaraz: «Egunak eta loreak») Silvio Rodríguez abeslari kubatarraren lehen albuma izan zen. Espainian zentsurarekin arazoak izan zituen eta kanta gutxiagorekin Te doy una canción izenburua hartu zuen. Album honetan abeslariaren benetako klasikoak biltzen dira, esaterako "Playa Girón" edo "El mayor". Albuma Habanan grabatu zen, EGREM estudioetan 1974 eta 1975ean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Album honetan Silvioren ahotsa eta gitarra lagunduta daude. ICAIC Esperimentazio Taldeak Kubako musika beste erritmoekin nahastu zituen, esaterako rock eta jazz. Esperimentazio horiek nabariak dira diskoaren zenbait momentuetan.
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanta guztiak Silvio Rodríguezenak dira. Hauek ziren abestiak:
- "Como esperando abril" – 5:00
- "Playa Girón" – 3:24
- "El mayor" – 3:34
- "La vergüenza" – 3:15
- "Sueño con serpientes" – 5:33
- "Pequeña serenata diurna" – 2:58
- "Esta canción" – 4:00
- "Yo digo que las estrellas" – 3:29
- "En el claro de la Luna" – 4:57
- "Santiago de Chile" – 4:23
- "Días y flores" – 4:01
Espainiako edizioan bi abesti erori ziren: "Santiago de Chile" eta "Días y flores". Bigarren honek albumari izenburua ematen zion; zentsuratua izanik, Te doy una canción izenburuarekin atera zen diskoa. Horien ordez beste bi kanta sartu ziren: "Madre" eta "Te doy una canción". Franco hil ondoren, zentsuraren presioa jaitsi zenean, diskoak azkenean 13 abesti izan zituen. Beste herrialdetan, adibidez Txilen, diskoaren beste antolaketak ezagutu ziren, beti zentsuraren presiopean.
Musikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Silvio Rodríguez – Gitarra, ahotsa
- Emiliano Salvador – Piano
- Frank Fernández – Teklatuak
- Eduardo Ramos – Baxua
- Pancho Amat – Gitarra, Tres
- Pablo Menéndez – Gitarra, Tres, Gitarra elektriko
- Daniel Aldama – Perkusioa
- Ignacio Berroa – Bateria, Perkusioa
- Leoginaldo Pimentel – Batería, Perkusioa
- Norberto Carrillo – Perkusioa
- Luis Ballard – txirula
- EGREM orkestra – Hari instrumentuak
- Orlando Valera – Saxo «Pequeña serenata diurna» abestian, Txilen argitaratuta.
Ekoizpen taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jerzy Belc – Ingeniaria
- Ekoizpena: Frank Fernández
- Moldaketak: Frank Fernández, Eduardo Ramos eta Silvio Rodríguez
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Albuma Youtuben.