DNAren konpontze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kalteak DNAn, kromosometan haustura moduan adieraziak.

DNAren konpontzea, zelula batek genoma kodifikatzen duten DNAaren molekuletan kalteak identifikatu eta zuzentzeko dituen prozesu multzoa da. Gizakien zeluletan, bai metabolismoaren jardueretan, nahiz izpi ultramoreak edo erradiaktibitatea bezalako ingurumen faktoreetan, DNAk kalteak jasan ditzazke, egunero zelula bakoitzeko milioika zauri eragitera iritsi daiteke. Zauri hauetako askok DNAren molekulen egituretan kalte larriak egin ditzazkete, eta kaltetutako DNA kodifikatzen duen genea transkribatzeko zelularen gaitasuna aldatu ala desegin dezake. Beste zauri batzuk zelularen genoman oso kaltegarriak diren mutazioak gauzatu ditzazkete, horrek mitosiaren unean beren «zelula alaben» biziraupenean eragin dezake. Hortaz, DNAren banaketa prozesua konstanteki aktiboa da, DNAren egituraren kalteei erantzunez:

DNAren konpontze abiaduran baldintza ugarik eragin dezakete, tartean zelula mota, bere adina eta giro extrazelularra. DNAn kalte kopuru handia bereganatu duen edota bere DNAn eragindako kalteak mondu eraginkorrean konpontzeko gai ez den zelulak, honako hiru egoeretan sar idateke:

  1. Gelditasun atzeraezineko egoera, seneszentzia deitua.
  2. Suizidio zelularra, apoptosia edota heriotz zelular programatua deitua.
  3. Kartzinogenesia, edota minbiziaren sorrera.

DNAren konpontze gaitasuna genomaren segurtasunerako ezinbestekoa da, eta hortaz, bere eta organismoaren funtzionamendu normalerako ere bai. Bizitzaren luzapenean eragiten dutela frogatutako gene askotako kasuan, gerora DNAren konpontzea eta mantentzean paper nabarmena duela ikusi ahal izan da. Gametoak osatzen dituzten zelulen molekuletako kalteak konpontzeko ez gaitasunak beren ondorengoen genoman mutazioak sar ditzazke, eboluzioaren erritmoan eraginez.