Dainako haitzuloa
Dainako haitzuloa | |
---|---|
![]() Dainako haitzuloa, sarrera. | |
![]() | |
Lekua | Romanyá de la Selva |
Eskualdea | Baix Empordà |
Koordenatuak | 41°51′24″N 2°59′34″E / 41.85679°N 2.992892°E |
Luzera | 7,6 m. |
Historia | |
Materiala(k) | Granito |
Oharrak | |
Arkeologoa(k) | Lluís Esteva Cruañas |
Dainako haitzuloa (katalaneraz Cova d'en Daina) granitoko trikuharri handia da, Gironako Romanyá de la Selva herritik gertu, Katalunian. Haren datazioa Kristo aurreko 2700-2200 urtea da. Izena basahuntza animaliatik datorkio.[1] Inguruko trikuharri handiena eta espektakularrena da.
Aztarnategiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aztarnategia lurren jabeek XX. mendearen hasieran aurkitu zuten. 1931n estatuak monumentu nazionala izendatu zuen. 1957an, Lluís Esteva Cruañas-ek aztarnategia ikertu zuen eta mota askotako objektuak aurkitu zituen: hezurrak, hortzak, gezi-puntak, aiztoen zatiak, zeramika zatiak...
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inguru megalitikoa harrespil batez babestuta dago; harrespila 11 metroko eraztuna egiten du eta granitoko harri handiez egina dago. Trikuharriak 7,6 metroko luzera du, 1,70 zabalera eta 1,50 m. garaiera. Ehorzte kamera laukizuzena da. Kamera hau hiru harriez sarrerako galeriatik bereizita dago, ate funtzioa betez.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Els monuments megalítics" en "Quaderns de la Revista de Girona" (1992) - Josep Tarrús.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Monumentuaren informazioa.