Daisen mendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daisen mendia
Daisen highest peak.jpg
Datu orokorrak
Garaiera1.729 m
Prominentzia1.634 m
Geografia
Koordenatuak35°22′16″N 133°32′47″E / 35.3711°N 133.5464°E / 35.3711; 133.5464Koordenatuak: 35°22′16″N 133°32′47″E / 35.3711°N 133.5464°E / 35.3711; 133.5464
MendikateaChūgoku Mountains (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Tottori
Babestutako-eremuaDaisen-Oki Parke Nazionala

Daisen mendia (japonieraz: 大山 Daisen?) Japoniako Honshu uhartearen mendebaldeko sumendia da, 1.729 metroko altuera duena. Daisen-Oki Parke Nazionalaren barnean dago Japoniako itsasoaren ertzean.

Erupzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 1'8 milioi urte hasi ziren eta "Daisen zaharra" duela 500.000 urte sortu zen. "Daisen berria" aldiz zaharraren kraterrean sortu zen duela 50.000 urte hasi eta duela 10.000 urte bukatu ziren erupzioen eraginez.

Historia eta erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shugendō adar budistarentzako mendi garrantzitsua da eta 733ko agiri batek Ōkami-take izena ematen dio, "jainko handiaren mendia". Hōki Fuji eta Izumo Fuji izena ere eman izan zaio.

718 urtean mendiaren erdialdean Daisen-ji tenplua eraiki zen eta erromes leku bihurtu zen. Hala ere mendiaren tontorrera igotzea debekaturik egon zen monjeak ez zirenentzat Edo Aroa hasi zen arte. Daisen-ji tenpluaren gainean Ōgamiyama santutegia ere eraiki zen.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 urtean Tottoriko lurrikara handia izan zen eta ordutik Kengamine (1.729m) gailur nagusira igotzea debekaturik dago, arriskutsua baita. Ibilbide ohikoena Daisen-ji tenpluan hasten da eta Misen tontorrera igotzen da (1.709m)

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]