Edukira joan

Danborrada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umeen danborrada Donostian.

Danborrada danborra joaz egiten den saioa da. Jaietako ekitaldia izaten da gaur egun, kaleetan zehar ibilaldia eginez. Euskal Herrian, ospetsuak dira Donostiako danborrada, Azpeitiko danborrada eta Ordiziako danborrada, baina beste hainbat herritan egiten dira ere, baita Euskal Herritik kanpo ere.

Erabiltzen diren danborrak eskuz eginikoak izaten dira, tamaina, osaera eta forma ezberdinekin. Batez ere bi motatakoak daude: danborrak eta kupelak.

Danborraden jatorria izan daiteke erlijioarekin loturikoa, ospakizun militar bati buruzkoak edo, sinpleki, jaien hasiera edo gertakari bat ospatzeko eginikoak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]