Ordiziako danborrada

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ordiziako danborrada Santiago bezperan, uztailaren 24an, Ordizian egiten den danborrada da.

Poligonoan hasten da eta ordiziar asko dira danborrero edo barrilero atera nahi dutenak Ordiziako Beti Argi bandari lagunduz. Ordiziako elkarteek izendatzen eta janzten dituzte kantinerak. Enparantza Nagusian amaitzen da, jendetzak inguratuta

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danborrada honen hasiera garbi-garbia ez badugu ere, 1913a jotzen da lehen urtea. Urte horretako Santiago egunean egin omen zen prozesio bat, Santa Anaren irudi berriarekin, eta bertan estreinatu omen ziren trajeak eta 300 suzi baino gehiagorekin egon omen zen. Ez-ohiko ikuskizun hori aipatzen da danborradaren balizko lehen erreferentzia moduan eta batek baino gehiagok aipatzen ditu karrozak, konpartsak, heraldoak, morroiak.

Gaur egungo danborradara iristeko lehen urratsak 1917-1918 urteetan ditugu, bere burua erabat ordiziarra sentitzen zuen donostiar bati esker. Joaquin Pascual Echeberriaz ari gara, Ordiziako danborradaren muin eta bihotza.

Ordiziar askoren oroimenean geratu zen 1922ko danborrada, 400 bat konpartsazalek ikuskizun eder hartan parte hartu zutelarik.

Ez zuten urtero egin, baina 1923, 1926, 1929 eta 1935 gogoan geratu ziren. Gerra Zibilaren garaian ez zen antolatu eta, 1941etik aurrera, Esperanza eta Chapel Gorri elkarteek bereganatu zuten danborrada antolatzeko ardura.

Geroago, 1974tik aurrera, Jakintza ikastolak antolatu zituen eta, azkenik, Jesus Mari Lizaren zuzendaritzapean lagun talde bat hasi zen antolatzen, Udalaren laguntzarekin.

Segidako hauek dira Ordiziako danborradan jotzen diren piezak:

Amaieran, Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa, 1947koa. Horrela dio Fermin Serranok:

« briosa, elegante y hermosa marcha en la que no se sabe qué admirar más, si el maravillosos trenzado que ejecutan los tambores y barriles en acertados arabescos de sonoridad y conjunto o la majestuosa marcialidad de sus vibrantes notas[1] »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1]. Goierri Telebista.
  • [2]. Flickr.
  • [3]. Ordiziako Udala.