Danel Elezkano
| Elezkano II.a | ||||
|---|---|---|---|---|
| Izen osoa: | Danel Elezkano Bilbao | |||
| Jaiotza data: | 1994ko apirilaren 9a (31 urte) | |||
| Jaioterria: | Zaratamo (Bizkaia) | |||
| Pilotaria | ||||
| Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
| Egungo enpresa: | erretiratua | |||
| Postua: | aurrelaria | |||
| Altuera: | 1,86 m | |||
| Pisua: | 85 kg | |||
| Debutatze data: | 2012ko abuztuaren 18a | |||
| Debutatze pilotalekua: | Bizkaia (Bilbo) | |||
| Erretiratze data: | 2024ko urria | |||
Danel Elezkano Bilbao, pilota arloan Elezkano II.a deituraz ezaguna (Zaratamo, Bizkaia, 1994ko apirilaren 9a), esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. 1,86 m luze da, eta profesionala zelarik 85 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako lehendabiziko partida 2012ko abuztuan jokatu zuen, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Asegarce enpresarekin; gero, 2016ko uztailaren bukaeran, Aspe enpresara igaro zen, jokatzeko aukera gehiagoren bila.[1] Binaka jokatuz nabarmendu zen bereziki; izan ere, binakako txapeldun izan zen 2019an (Beñat Rezusta atzelaria lagun) eta 2021ean (Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun); eta binakako txapeldunorde 2018an (Beñat Rezusta atzelaria lagun). 2024ko urrian erretiratu zen, brakialgiak eta bizkarreko minak pilotan jokatzea guztiz eragozten diotelako.[2]
2018an, titulartzat jokatu zuen lehenengo Binakako Txapelketa Nagusian, txapeldunorde bukatu zuen, Beñat Rezusta atzelaria lagun.[3][4] Hurrengo urtean, atzelari berarekin, txapelketa hori bera irabazi zuen.[5]
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esku huskako pilotan, hauek ditu lorpen nagusiak:
Profesionaletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021: binakako txapelduna, Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun.
- 2019: binakako txapelduna, Beñat Rezusta atzelaria lagun.
- 2018: binakako txapeldunordea, Beñat Rezusta atzelaria lagun.
- 2013: bigarren mailako buruz buruko txapeldunordea.
- Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
| Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
|---|---|---|---|---|
| 2018 | Ezkurdia - Zabaleta | Elezkano II.a - Rezusta | 22-9 | Bizkaia |
| 2019 | Elezkano II.a - Rezusta | Irribarria - Zabaleta | 22-19 | Bizkaia |
| 2021 | Elezkano II.a - Zabaleta | Peña II.a - Albisu | 22-7 | Bizkaia |
- Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalak
| Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
|---|---|---|---|---|
| 2013 | Untoria | Elezkano II.a | 22-15 | Labrit |
Amateurretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011:
- Euskadiko binakako txapelduna, gazte mailan
- El Diario Vasco-Bankoa lehiaketako txapelduna, promesetan
- Baque torneoko buruz buruko txapelduna, gazte mailan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Elezkano II se compromete con ASPE»], Aspepelota.com, 2016-07-29.
- ↑ Mujika Telleria, Beñat. (2024-10-16). «Danel Elezkanok erretiroa hartu du» Berria (kontsulta data: 2024-10-16).
- ↑ «Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)» Berria 2018-04-08 (kontsulta data: 2018-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. (2018-04-09). «La tormenta perfecta» Deia (kontsulta data: 2018-04-09).
- ↑ «Elezkanok eta Rezustak irabazi dute binakako txapela» Berria (kontsulta data: 2019-04-08).