Danteren txalupa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Danteren txalupa
Dante et Virgile aux enfers
La Barque de Dante (Delacroix 3820).jpg
Egilea Eugène Delacroix
Mugimendua Erromantizismoa
Sorrera 1822
Kokalekua Louvre museoa.
Materiala olioa oholaren gainean
Neurriak 189 zm. × 241 zm. cm

Danteren txalupa edo Dante et Virgile aux enfers (Dante eta Virgilio infernuetan) Eugène Delacroix margolari frantsesak 1822an margotutako olioa da. Delacroixen hasierako lanetariko bat da; lan honek nolabait ezagutzera eman zuen. Errealismoko margolariek eta inpresionistek maisulana bezala hartu zuten.[1]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanaren gaia Danteren Jainkotiar komedia liburutik atera zuen Delacroixek. Eszenak Dante Alighieri Virgiliorekin batera Infernua bisitatzen erakusten digu. Txalupak Phlegyasek, Lapitarren erregeak, eramaten du. Hain zuzen ere, infernuko bosgarren zirkulua da, kondenatuak Estigiaren uretan dauden tokia.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontzian bi protagonistak ikusten ditugu. Danteri bere txano gorriarekin ezagutzen zaio; horrela errepresentatzen zitzaion Erdi Aroan. Virgiliok buruan erramu-koroa darama. Phlegyasek, bizkarra emanda, lema maneiatzen ari da. Argiak erdiko bi poetak argitzen ditu. Txalupatik zintzilik madarikatuen gorputzak ikusten ditugu. Paisaia beldurgarria da: zeru iluna, ezkerrean hiri bat sutan, zeru iluna... Margolana benetan dramatikoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danteren txalupa Aldatu lotura Wikidatan