Dario I.a Handia

Wikipedia(e)tik
Dario I.a» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dario

Dario I.a Handia[1] (antzinako persieraz: Dārayava(h)uš‎; k. a. 540-k. a. 486) persiar erregea izan zen. Xerxes I.a, bere semea, ere errege izan zen. Persiako Persepolis hiria (hiriburu izan zena) eraiki zuen.

Partiako satrapa zen Histaspesen semea eta Kanbisesen ondorengoa zen. Persiako inperioa bermatu zuen eta komunikabide sare ezin hobea antolatu zuen bertan. Kaldearrak menderatu zituen eta bere konkistak Judearaino hedatu ziren. Asia Txikiko grekoak menderatu eta Trazia konkistatu zuen. Greziara hurbildu zenean (gerra mediarrak) Maratongo gudua galdu zuen (K.a. 490. urtea). Mazdeismoa ezarri zuen Inperioko erlijio ofizialtzat.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Esmerdis
Persiar erregea
Egiptoko faraoia

K. a. 521-K. a. 486
Ondorengoa
Xerxes I.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dario I.a Handia Aldatu lotura Wikidatan