Artistona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artistona
Bizitza
Jaiotza?
Heriotza? ( urte)
Familia
AitaZiro Handia
AmaCassandane
Ezkontidea(k)Dario I.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAkemenestar dinastia
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Artistona (K.a. 535 inguruan-?), Persiako erregina izan zen Dario I.a persiar erregearekin ezkondu zenean.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artistona Ziro II.a errege persiarraren alaba zen. Ziro II.aren seme eta oinordeko zen Kanbises II.a semerik gabe hil zenean, errege familiako adar berri bat, akemenidarra, boterera iritsi zen Dario I.aren eskutik. Boterea bereganatzeko, Dariok, beste sei lagunekin batera, denbora batez boterea usurpatu zuen Gaumata aztia hil zuen.

Tronua aldarrikatzeko bere eskubideak indartzeko, Dario Artistonarekin ezkondu zen, oraindik harreman sexualik izan gabekoarekin (antzerako ezkontzak egin zituen Kanbisesen arrebaordea zen Atosarekin eta haren ilobarekin). Honek, Artistona, K.a. 535 inguruan jaio zela iradokitzen du.

Darioren gogokoena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodoto historialari greziarraren arabera, Artistona zen Darioren emazterik gogokoena, Dariok, bere emazte honen omenezko urrezko estatua bat zuelarik.

Persepolisen aurkitutako taulatxoengatik dakigu Irtašduna zela bere izena antzinako persieran. Bi aldiz aipatua da dukšiš edo printzesa bezala. Testu hauengatik dakigu, ondasun handiak jasotzen zituela eta bere senarragandik independentea balitz bezala jokatzen zuela. Adibidez, berak pertsonalki ematen zituen bere domeinu propioetako persiar ofizialen hornikuntzarako aginduak, Mirandu, Kuknaka eta Matannan herrietan. Bere zigilu ofizialak, errege bat animalia basati baten aurka borrokan adierazten zuen.

K.a. 506an oraindik bizirik jarraitzen zuen. Hau ebatzi daiteke, Irtašduna dukšišak, Darioren ofizial ekonomikoa zen Farnazesen aldetik, opari bezala, ehun ardi jaso zituela azaltzen duen beste taulatxo batetik.

Artistonak, hiru seme-alaba behintzat izan zituen:

Iturri zuzenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]