Dashiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ghanako musikari talde bat dashikiz jantzita.

Dashikia Afrika mendebaldean erabilitako gizonek jazteko jantzi koloretsua da. Antza, Nigerian sortu zen. Afrikatik kanpo ere ikus daiteke, esaterako Ameriketako Estatu Batuetan edo Frantzian. Gorputz erdia estaltzeko erabiltzen da. Emakumeek pareko janzkera dute, kaftan izenekoa. Dashiki Hausa hizkuntzatik dator, euskaraz "alkandora".[1][2]

Dashiki motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jantzi hau forma edo ezformala izan daiteke. Normalean oso askatua eramaten da eta lepoak V itxura du. Brodalan deigarriak izaten dituzte. Koloreek esan nahi desberdinak adierazten dituzte:

  • Grisa kolore tradizionala da, Afrikako mendebaldean ezkontzetako propioa.
  • Batzutan ere, senargai batzuek ezkontzan zuri kolorea erabiltzen dute.
  • Purpura eta labanda, Afrikako errege familien kolorea da.
  • Urdina: maitasuna, harmonia eta bakearen kolorea.
  • Beltza eta gorria, hiletetako koloreak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]