Datil-palmondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Datil-palmondo
Phoenix dactylifera2.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaArecales
FamiliaArecaceae
LeinuaPhoeniceae
GeneroaPhoenix
Espeziea Phoenix dactylifera
Datu orokorrak
Iturria Datil

Datil-palmondoa (Phoenix dactylifera) datilak ematen duen palmondo mota da. Phoenix generoaren barruan hedatuenetarikoa da, nahiz eta beste 15 espezie ere existitzen diren.

Palmondo dioiko bat da, enbor bakarrekoa eta oinarritik adarkatua. 20 metroko altuera du eta 30-40 zentimetroko zabalera. Enborra hildako hostoek estaltzen dute. Hosto hauek pinnatuak dira, 6 edo 7 metroko luzerarekin eta 45 zentimetroko folioloekin. Lore arrak krema kolorekoak dira eta emeak horiak. Fruituak luzekarak dira, arrautza itxurakoak, eta datil izena dute.

Munduko kontzentrazio handiena Elx herrian ematen da, Alacanten. Bertan milioi erdi datil palmondo daude eta dirudienez kartagotarrek landatu zituzten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Datil-palmondo Aldatu lotura Wikidatan