Datu-baseak kudeatzeko sistema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Datu-baseak kudeatzeko sistema (euskaraz DBKS, gaztelaniaz SGBD eta ingelesez DBMS) datu-base fisikoaren eta bere erabiltzaileen artean dagoen programa bilduma da.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileek datu-basea atzitzeko, bertako datuak irakurri, aldatu edo ezabatzeko, egiten dituzten eskaerak DBKSk onartu eta bideratzen ditu, horretarako zenbait eragiketa eta tresna eskaintzen ditu. DBKSk datu-basearen erabiltzaileak hardware mailako xehetasunetatik babesten ditu, programazio-lengoaiek programatzaileekin egiten dutenaren antzera.

Aplikazio eta erabiltzaileei zerbitzatzeko sistema informatikoek erabilitako datuak, aplikazioekiko modu independentean egituratuak eta biltegiratuak egon behar dira. Hau lortzen da, bitartekari egiten duen software baten bidez (DBKS). DBKS-a datu basea sortu, antolatu eta erabiltzaileek edo aplikazioek egiten dituzten atzipen eskaerak erantzuteaz ardurazten da.


DBKS-ren lengoaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DBKS-ek bi lengoaia mota eskaintzen du, Datu-Definizio Lengoaia (DDL) eta Datu-Maneiatze Lengoaia (DML), hurrenez hurren:

Datu-definizio lengoaiak (DDL)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu-basearen diseinua erabaki eta bere eskema kontzeptuala lortu ondoren, Datu-Definizioa Lengoaia (DDL) deitzen dugun lengoaia erabiliko da eskema kontzeptual hori DBKSk ulertzeko moduan definitu ahal izateko. Hortaz DDL lengoaiaren bitartez datu-basearen entitateak eta beraien arteko erlazioak deskribatu eta izendatuko dira. Kontzeptuala bezala, barneko eskema eta erabiltzaileen kanpoko bistak edo eskemak ere definitu beharko dira. DDLen bidez egindako definizioak DDL konpilatzaileak aztertu eta prozesatu ondoren, DBKSren katalogoan gordeko dira. Datu-basearen edozein datu, erlazio edo ezaugarri aldatu baino lehen, DBKSk katalogo horretan begiratu beharko du. Fitxategi berezi honek metadatuak edukiko ditu, datuei buruzko datuak eta DBKSk erabiliko du.

Datu-maneiatze lengoaiak(DML)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu-basearen eskemak konpilatu eta katalogoan gorde ondoren, bere datuekin lan egin ahal izateko DBKSk ulertuko duen eragiketa multzoa behar dugu. Eragiketa multzo hori Datu-maneiatze Lengoaiaren sintaxiak definitzen duena izango da.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]