Datuak definitzeko lengoaia
Datuak definitzeko lengoaia (DDL ingelesez) datu-baseak kudeatzeko sistema batek hornituriko lengoaia da, honen bidez datu-basearen egiturak definitzeko aginduak eta hauek erabiltzeko prozedurak edo funtzioak eskaintzen dira erabiltzaileei.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu-basearen diseinua erabaki eta bere eskema kontzeptuala lortu ondoren, Datu-Definizioa Lengoaia (DDL) deitzen dugun lengoaia erabiliko da eskema kontzeptual hori DBKSk ulertzeko moduan definitu ahal izateko. Hortaz DDL lengoaiaren bitartez datu-basearen entitateak eta beraien arteko erlazioak deskribatu eta izendatuko dira. Kontzeptuala bezala, barneko eskema eta erabiltzaileen kanpoko bistak edo eskemak ere definitu beharko dira. DDLen bidez egindako definizioak DDL konpilatzaileak aztertu eta prozesatu ondoren, DBKSren katalogoan gordeko dira. Datu-basearen edozein datu, erlazio edo ezaugarri aldatu baino lehen, DBKSk katalogo horretan begiratu beharko du. Fitxategi berezi honek metadatuak edukiko ditu, datuei buruzko datuak eta DBKSk erabiliko du.