Edukira joan

Datuak babesteko Euskal Agintaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak babesteko Euskal Agintaritza
Datuak
Izen ofiziala
Agencia Vasca de Protección de Datos eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
Izen laburraAVPD eta DBEB
Motaerakunde autonomoa, regulatory agency (en) Itzuli eta datuak babesteko agentzia
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak21 (2024)
Agintea
ZuzendariaUnai Aberasturi eta Margarita Uria
Egoitza nagusi
JabeaEusko Jaurlaritza
Historia
Sorrera2004ko otsailaren 25a
webgune ofiziala

Datuak babesteko Euskal Agintaritza da (gaztelaniaz: Autoridad Vasca de Protección de Datos) Euskal Autonomia Erkidegoan Datu Pertsonalak babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa betetzen dela zaintzeko ardura duen erakunde publikoa. Kontrol-agintaritza independientearen forma juridikoa du, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu osoa ditu, eta horrek aukera ematen dio herri-administrazioarekiko independentziaz jarduteko bere eginkizunak betetzean.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren (DBEA) xedea da pertsonak babestea, ente publikoek haien datuen tratamendua egiten dutenean. Euskal sektore publikoa osatzen duten administrazio eta instituzioek euren eginkizunak egikaritzean datu pertsonalen tratamendu egokia egin dezatela zaintzen du. Gainera, tratamendua egiten denean administrazio publikoen edo edozein eratako zuzeneko zein zeharkako kudeaketaren bidez zerbitzuak ematen dituzten zuzenbide pribatuko entitateen eskumeneko gaietako eginkizun publikoak egikaritzeko, pertsona fisikoek edo juridikoek datu pertsonalak nola erabiltzen dituzten kontrolatzen eta gainbegiratzen du.

Agintaritza Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2024 Legearen aginduz sortu zen. 2023an, erakundeak Datuan Babesteko Euskal Agintaritza izena hartu zuen, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari buruzko abenduaren 21eko 16/2023 Legearen arabera.[1]

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak kide bakarreko organo bat du, presidentea, eta kide anitzeko organo bat, Kontseilu Aholku-Emailea.[2]

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariak zuzentzen du Agintaritza, haren ordezkaria da eta haren ebazpenak, zirkularrak eta gidalerroak ematen ditu.  Independentzia eta objektibotasun osoz beteko ditu bere zereginak, inolako jarraibiderik bete beharrik gabe. Hierarkikoki bere sailaren mende honako administrazio-unitateak daude gaur egun: idazkaritza nagusia, aholkularitza juridikoa eta ikuskaritza, eta eragin teknologikoak eta segurtasun arriskuak ebaluatzeko unitatea.[2]

Kontseilu Aholku-Emailea kide anitzeko organo bat da, lehendakaritzari laguntzen diona, eta haren osaera DBEAren araubide juridikoa arautzen duen Legean bertan araututa dago. Kontseiluaren eskumenak Agintaritzaren Estatutuan ere jasota daude.[2]

DBEAko zuzendariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Unai Aberasturi (2023-tik)​.[3]
  • Margarita Uria (2016-2023)​.[4]
  • Iñaki Pariente de Prada (2012-2016)​.[5]
  • Iñaki Vicuña de Nicolás (2004-2012).[6]

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari buruzko abenduaren 21eko 16/2023 Legearen 6. Artikuluak dio 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 57. eta 58. artikuluetan eta maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoaren 49. eta 50. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritako eginkizunak eta ahalak egikarituko dituela, bai eta lege honetan ezarritakoak ere. Halaber, legez esleitzen zaizkion eskumenak egikarituko ditu.[7]

DBEAk datu pertsonalen babesarekin zerikusia duten kontsultei erantzuten die, eta zabalkunde- eta prestakuntza-jardueretan parte hartzen du arlo hori eraentzen duen araudian onartutako eskubideak ezagutzera emateko, pribatutasunaren balioari buruzko kontzientzia publikoa areagotzeko eta euskal administrazio publikoek beren eguneroko jardunean pribatutasun hori errespeta dezatela sustatzeko.[8]

Horretarako, Agintaritzak hainbat jarduera egiten du, besteak beste eskubideak babestea, arau-hausteen espedienteak instruitzea, jardunbide onak zabaltzea, ente publikoei aholkua ematea eta abar.

DBEAren jarduerak urteko jardueren memorietan jasotzen dira, eta erakundearen webgunean eskura daitezke.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bulegotik Agintaritzara: aldeko 45 botorekin onartu da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Lege berria» www.euskadi.eus 2023-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  2. a b c «Erakundeari eta antolamenduari buruzko informazioa: nola dagoen osatuta eta bertako pertsonala» www.avpd.eus 2015-11-26 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  3. Irekia. «Irekia - Unai Aberasturi Gorriño, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari berria (Gobernu Bilera 2023-7-4)» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  4. «Margarita Uria Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari berria» www.euskadi.eus 2016-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  5. Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritzak Jose Ignacio Pariente de Prada jauna Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari kargutik kendu du, berak horrela eskatuta (Gobernu Bilera 2016-01-26)» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  6. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Iñaki Vicuña de Nicolás - Berriak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  7. «Erakundeari eta antolamenduari buruzko informazioa: nola dagoen osatuta eta bertako pertsonala» www.avpd.eus 2015-11-26 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  8. «Nor gara» www.avpd.eus 2023-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  9. «Argitalpenak» www.avpd.eus 2016-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.