Dave Kunst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dave Kunst
Bizitza
JaiotzaCaledonia (Minnesota)1939ko uztailaren 16a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta atleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Dave Kunst (Caledonia, Minnesota, 1939ko uztailaren 16a) Lurrari bira oinez eman zuela independenteki ziurta daitekeen lehen pertsona da[1]. Ibilaldia bere anaia Johnekin batera hasi zuen 1970eko ekainaren 20 batean, Waseca (Minnesota) abiapuntu zutela. Elkarrekin bira eman nahi zuten, baina egiten ari zirela John Afganistango bandido batzuek hil zuten eta Dave zauritu; sendatu ostean zehazki zauriak jaso zituen leku beretik jarraitu zue oinez, bere anaia Peterrekin. Itsaso zatiak zeharkatzeko hegazkinak erabili zituzten, eta ofizialki 23.258 kilometro egin zituen oinez[2].

Kunsten ibilaldia ez da Guiness Errekorren Liburuan agertzen den lehen oinezko munduari bira, bertan George Matthew Schilling agertzen baita[2]; Dumitru Danek, 1910 eta 1923 bitartean, Frantziako Touring Cluben lehiaketa baten barnean ere bira eman zuela esaten da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «World Walk Travel Adventure» davekunst.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  2. a b (Ingelesez) «First circumnavigation by walking» Guinness World Records (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  3. (Errumanieraz) «Presă de calitate: aventura celor patru români reconstituită de Gazeta Sporturilor» GSP (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]