Dave Mustaine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dave Mustaine
Megadeth performing in San Antonio, Texas (27420120171).jpg
Bizitza
Izen osoa David Scott Mustaine
Jaiotza La Mesa (Kalifornia)1961eko irailaren  13a (57 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea, abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, musikaria, idazlea, autobiografialaria, classical guitarista Itzuli, piano-jotzailea, karateka eta taekwondolaria
Lantokia(k) Los Angeles
Kidetza Megadeth
Genero artistikoa Thrash metala
traditional heavy metala Itzuli
speed metala Itzuli
hard rocka
Ahots mota baritonoa
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
Diskoetxea Loud Records Itzuli
Combat Records Itzuli
Capitol Records
Sanctuary Records Itzuli
Roadrunner Records Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0615962
www.megadeth.com/

David Scott Mustaine (La Mesa, Kalifornia, Estatu Batuak, 1961ko irailaren 13a) Megadeth thrash metal taldearen gitarra-jotzailea, konposatzailea eta abeslaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mustaine 1961ko irailaren 13an jaio zen La Mesan, Kalifornian. Bere gurasoak John eta Emily Mustaine dira. Bere gurasoen dibortzioa eta gero, gaztaroko zatirik handiena bere ama eta arrebekin igaro zuen, aitarekin kontaktua ez edukitzeko.

15 urterekin, Mustainek bizitegi bat alokatu zuen, droga saltzen lortutako diruarekin ordaintzen zuela errenta.

Bere bezero batek ez zeukan diru askorik eta drogak ordaintzeko, CDekin ordaintzen zion Mustaini, Iron Maiden eta Judas Priest taldeenak, esate baterako, horrek heavy metal musikarekiko grina hazten lagundu ziola.

1970 hamarkada bukaeran Mustainek gitarra jotzen hasi zen, BC RICH bat zehazki, eta Panic deitutako talde batean sartu zen.

Bere haurtzaroan Kalifornia hegoaldeko aldiri askotan bizi izan zen, eta orain Fallbrocken bizi da, Kalifornian.

Metallica[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean Mustainek Panic utzi zuen Metallican sartzeko lehen gitarrista moduan. Lars Ulrichek ipini zuen dei bat egunkari batean, eta Mustainek ikusi zuenean deitu zuen Metallica, audizio batera joateko.

Metallican sartu zen baina bere droga-arazoak zirela-eta kanporatu zuten Metallicatik, bertan bakarrik 2 urte eman zituela.

Bere Metallicako garaian Kill 'Em All diskoaren lau abesti ekoiztu zituen, baita Ride the lightning' diskoaren beste bi ekoiztu ere.

Metallicatik irtetean, Kirk Hammett sartu zen bere lekuan.

Megadeth[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an, Metallicatik jada kanporatuta, talde berri bat egitea pentsatu zuen, talde hori Metallica baino askoz ere handiagoa izango zela. Etxerako bidean, autobusean zihoala, afixa bat ikusi omen zuen, bertan Megadeath jartzen zuela. Orduan bururatu zitzaion zein izena ipini bere taldeari: Megadeth.

Uda hartan, David Ellefson baxu-jotzailea ezagutu zuen eta berarekin batera jaio zen Megadeth.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dave Mustaine Aldatu lotura Wikidatan