Days of Wine and Roses
Days of Wine and Roses (euskaraz Ardo eta Arrosa Egunak) 1962ko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Jack Lemmon, Lee Remick, Charles Bickford, Jack Klugman eta Alan Hewitt aktoreek antzeztu zuten.
1963ko Donostiako Zinemaldian Gizonekozko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Jack Lemmon) eta Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Lee Remick) irabazi zuen.
1962ko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) ere irabazi zuen. Bestalde, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Jack Lemmon) eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Lee Remick) izendapenak ere jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joe Clay (Jack Lemmon) San Frantzisko hiriko harreman publikoen arduraduna da. Festa batean Kirsten Arnesen (Lee Remick) ezagutuko du, Joek zurruterako duen joera dela eta, hasiera batean harekiko zuhur agertuko den neska gaztea. Baina geroago Joeren jatortasunak erakarri eta ezkondu egingo dira. Handik gutxira alaba bat izango dute, Debbie, baina Joek edanean jarraitu eta ondorioz hainbat lanetatik kaleratuko dute. Alabak zortzi urte betetzean (Jennifer Edwards/Debbie Megowan), familia apartamentu kaskar batean bizitzera derrigortua egongo da. Egoera honekin nazkaturik, Kirstenen aitaren landetxe txikira bizitzera bidaliko dute, bertan Joek edana utz dezan itxaropenez.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1962ko filmak
- Blake Edwardsek zuzendutako filmak
- Jack Lemmonek antzeztutako filmak
- Lee Remickek antzeztutako filmak
- Charles Bickfordek antzeztutako filmak
- Jack Klugmanek antzeztutako filmak
- Alan Hewittek antzeztutako filmak
- Jack Albertsonek antzeztutako filmak
- Charlene Holtek antzeztutako filmak
- Ken Lynchek antzeztutako filmak
- Mel Blancek antzeztutako filmak
- Jack Rileyk antzeztutako filmak
- Dick Crockettek antzeztutako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren irabazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Alkoholismoari buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak