Debata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Debata
Datu orokorrak
Garaiera 1.139 m
Geografia
Koordenatuak 42° 57′ 17″ N, 1° 59′ 17″ W / 42.95481944°N,1.98808333°W / 42.95481944; -1.98808333Koordenatuak: 42° 57′ 17″ N, 1° 59′ 17″ W / 42.95481944°N,1.98808333°W / 42.95481944; -1.98808333
Herria Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Azurtako langa/Guardetxe
Mendikat Mendikat

Debata Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Guardetxetik San Migelen santutegira doan errepidetik oso gertu dago. Dena dela, bere garrantzia, bertan dagoen estazio megalitikotik datorkio.

Tontorrean bertan, Debata izeneko trikuharria dago, mendiari izena ematen diona. Mendebaldean eta errepidearen ondoan Erbillerri eta Pittin-arri trikuharriak daude. Aurreraxeago, Elurmenta eta Elordiko trikuharriak aurki daitezke, Txagain lepo eta trikuharrira heldu arte, Debata, Saldiaseko tontorretik banatzen duena. Debatatik iparraldera, Mozko dago, oso ezaguna ez den beste mendi bat, baina bere monumentu megalitikoa duena.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso azkar iristen da San Migeleranzko errepidetik, Azurtako langa izeneko lepotik, zehazkiago, tontorraren ekialdean dagoena. Lakuntzatik Guardetxeranzko igoera ere, ahaztutako tontor honetara igotzeko unea izan daiteke. Guardetxetik, jakina, aipaturiko trikuharri guztiak bisitatzeko ibilaldi bat ere egin daiteke.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa