Edukira joan

Deborah Berger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deborah Berger
Bizitza
JaiotzaNew Jersey, 1956
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2005eko maiatzaren 21a (48/49 urte)
Jarduerak
Jarduerakehungintzako artista

Deborah Berger (Englishtown, 1956New Orleans, 2005eko maiatzaren 21a[1]) estatubatuar ehungintzako artista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deborah Berger 1956an jaio zen Englishtownen, New Jersey estatuan[2]. Autista zen eta Texasko eta Pennsylvaniako hezkuntza bereziko barnetegietan ikasi zuen[3]. Geroago New Jerseyko Middlesex konderriko ikastetxean graduatu zen[4].

Umea zela ikasi zuen puntua egiten, eta hamar urterekin bere buruarentzako jantziak sortzen hasi zen[5]. Txikitan haur prodijiotzat hartzen zitzaion, heldutan, berriz, artista marjinaltzat[6]. Batez ere jantziak eta osagarriak egiten zituen: jakak, gonak, burukoak, maskarak eta abar. Gehienetan kolore biziak erabiltzen zituen, hala nola gorria, morea, laranja, urdina eta beltza[4].

Aitorpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Berger New Orleansen hil ondoren, familiak berak egindako 100 artelan baino gehiago aurkitu zituen, jantziak, saskiak, mantak, jokoak eta maskarak barne. New Orleansko Arte Museoak inbentarioa egin zuen, eta Bergerren lanari eta bizitzari dagozkion artxibo-dokumentuak, baita hainbat lan ere, Baltimoreko American Visionary Art Museum-era bidali zituen[5].

Gaur egun, Deborah Bergerren artelan gehienak Baltimoreko American Visionary Art Museum-en daude[3]. Hainbat erakusketa ere egin dira, hala nola 2015eko When the Curtain Never Comes Down erakusketa American Folk Art Museum-en[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «B Obituaries Orleans Parish Louisiana» US GenWeb Archives (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  2. (Ingelesez) Zero the Writer. «The Autistic Woman Who Made Masterpieces: The life and art of Deborah Berger» Medium 2022-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  3. a b (Ingelesez) «Deborah Berger» American Visionary Art Museum (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  4. a b (Ingelesez) Blevins, Beth. «More on Deborah Berger, the autistic knitter» Writing Home 2010-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  5. a b (Ingelesez) Rousseau, Valérie. (2015). When the Curtain Never Comes Down: Performance Art and the Alter Ego. New York City: American Folk Art Museum, 136 or. ISBN 978-0912161242..
  6. (Ingelesez) Smith, Roberta. «Review: A Strange and Wonderful View of Outsider Art» The New York Times 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  7. (Ingelesez) «When the Curtain Never Comes Down» American Folk Art Museum (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]