Pennsylvania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pennsylvania
Commonwealth of Pennsylvania

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Pennsylvaniako bandera
Bandera
Pennsylvaniako zigilua
Zigilua
Ezizena: State of Independence (Independentzia Estatua)
Goiburua: Virtue, Liberty and Independence
Hiriburua Harrisburg
Hiri handiena Filadelfia
Eremua 119.283 km²
Biztanleria 12.432.792 (2007)
Dentsitatea 105,8 bizt / km²
Map of USA PA.svg
Gobernadorea Edward Rendell (d)
Senatariak Bob Casey (D)
Pat Toomey (R)
Laburdura
ISO 3166-2
Penn.
US-pa
www.PA.gov

Pennsylvania[1] Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatu bat da. Hiriburua Harrisburg du, baina hiri nagusia Filadelfia da. Guztira, 12,5 milioi biztanle dituenez (2007), Estatu Batuetako estatu jendetsuenen artean seigarrena da. 119.283 km2 ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugiakide hauek ditu: iparraldean, Erie aintzira eta New Yorkeko estatua; ekialdean, New York eta New Jerseyko estatuak; hegoaldean Delaware, Maryland eta Mendebaleko Virginia; eta mendebaldean Mendebaleko Virginia eta Ohio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pennsylvania fundatu zuen William Penn ingelesaren eta Tamanend algonkin buruzagiaren arteko ituna irudikatzen duen margolana, Edward Hicksek 1847an egina.

Pennsylvanian algonkin herriak bizi ziren europarrak hara iritsi zirenean. Suediarrek (1643) eta alemaniarrek (1647) ezarri zituzten lehen kolonia europarrak. 1664an ingelesak nagusitu ziren lurralde honetan; 1681ean William Penn kolonoaren jabego bihurtu zen.

XVIII. mendean borroka latzak izan ziren jatorrizko biztanleen —alegia, indiarren— eta europarren artean (1754-1763, frantses eta indiarren arteko gerra). Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerraren atarirako, Pennsylvania gune nagusia zen ekonomian, politikan eta arlo militarrean, eta han egin ziren Kontinenteko Biltzarraren lehenengo eta bigarren bilkuraldiak (1774 eta 1775-1776). Filadelfian izenpetu zuten, halaber, Estatu Batuen Independentziaren Aldarrikapena eta Konfederazioko hiriburu bihurtu zen (1783-1789).

1861. urtean Sezesio Gerra hasi zenean (1841), gune militar garrantzitsua egin zuten Pennsylvania, eta Gettysburg hirian eskuratu zuten batasunaren aldekoek gerrako garaipen sonatuenetako bat. Gerra amaitutakoan, lehen mailako industria, merkataritza eta finantzagune bilakatu zen Pennsylvaniako estatua.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behinola Estatu Batuetako bigarren altzairugile handiena izandako Bethlehem Steel konpainiaren fabrika, Bethlehem hirian. Argazki hau fabrika eraitsi baino lehentxoago hartu zuten, 2009an; Sands BethWorks kasino erraldoia eraikitzeko tokia egin zuten, horrela.

Ekonomia jarduera nagusiak dira nekazaritza (garia, garagarra, barazkiak, artoa, fruitu arbolak, behi eta ardi azienda) eta, batez ere, industria (Pittsburgh da Estatu Batuek izan duten altzairugintzako lehen gunea). Lurpeko aberastasunen ustiakuntza (ikatz, petrolio eta gas hobiak) urritu egin zen Lehen Mundu Gerraz geroztik, baina industria mota asko garatu da hiri nagusien inguruan (Filadelfia, Pittsburgh, Bethlehem, Harrisburg): janari industria, kimika industria, tresneria elektrikoa, altzairugintza, ehungintza, automobilgintza. Filadelfia, Pittsburgh eta Erie dira estatuko portu nagusiak, eta lehen bi hirietan daude, halaber, bi aireportu garrantzitsuenak.

Pennsylvaniar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pennsylvania Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]