Deepika Kumari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deepika Kumari
Women Archery team (cropped Deepika Kumari).jpg
Bizitza
JaiotzaRanchi (en) Itzuli1993ko ekainaren 13a (28 urte)
Herrialdea India
BizilekuaRanchi (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Atanu Das (en) Itzuli  (2020ko ekainaren 30a -
Jarduerak
Jarduerakarkularia
Pisua56 kilogramo
Altuera162 zentimetro
Jasotako sariak

deepikakumari.com
Olympic.org: deepika-kumari Edit the value on Wikidata

Deepika Kumari (Ratu Chatti, Jharkhand, India, 1994ko ekainaren 13a) indiar arkularia da[1]. Nazioarteko txapelketa batean urrezko domina irabazi duen lehen emakumezko indiar arkularia da.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliabide ekonomiko gutxiko familian jaio zen Deepika Kumari. Bere gurasoak Shiv Narayan Mahato tuk-tuk gidaria eta Geeta Mahato erizaina dira eta Ratu Chatti herrian bizi dira, Ranchitik 15 kilometrora. Jaiotzerakoan gurasoen ez zuten ospitalera iristeko denborarik izan eta Deepika Kumari errepide alboan jaio zen.[3]

2006an, hamabi urte zituenean arkularitza ezagutu zuen. Bere lehengusu batek Serakeilako eskolari buruz hitz egin zion. Arkularitza ikasteko doako eskola bat zen, eta, bertan bizitzeko aukera izateaz gain, otordu eta jantzietaz ere arduratzen ziren. Gurasoekin batera 130 kilometro egin zituen lehen aldiz eskolara joateko, bertan, B. Srinivas Rao zentroko entrenatzailearekin elkartu ziren. Honek, ordea, kirol horretarako ahulegia zela esan zion eta Deepikak hiru hilabeteko proba egiteko eskatu zion. Entrenatzaileak onartu egin zuen eta horrela hasi zen kirol honekiko harremana. Eskola honetara joateko arrazoia ez zen kirola bera izan, etxeko egoera gogorretik pixka bat aldentzea zen Deepikaren benetako asmoa.

2007an, Jamshedpur hiriko TATA Archery Academy-k aukeraketak antolatu zituen. Bere etorkizuneko entrenatzaileak ebaluatu zuen, Dharmendra Tiwari, indiar taldeko hautatzailea. Hautaketa probetan aukeratu zuten eta akademian onartua izan zen. Familiaren egoera ekonomikoa oso zaila zen arren, beharrezkoa zuen materiala eskuratzeko gai izan ziren.[4]

Arkua erabiltzen hasi eta urtebetera, kadete mailako munduko txapeldun izan zen, honelako garaipen bat lortzen zuen lehen emakume indiarra bihurtu zen.[5]

2012an, Arjuna Award saria jaso zuen, Pranab Mukherjee Indiako presidentearen eskutik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Tiro con arco KUMARI Deepika - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  2. (Ingelesez) DEEPIKA KUMARI | Sportsbeatsindia. 2017-11-02 (Noiz kontsultatua: 2021-07-24).
  3. How India’s top archer Deepika Kumari refused to give up | Shakti. (Noiz kontsultatua: 2021-07-24).
  4. (Ingelesez) Ladies First (Short 2017) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-07-24).
  5. (Ingelesez) «Archery KUMARI Deepika - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-07-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]