DefensAnimal.org
Mota | gobernuz kanpoko erakundea |
---|---|
Sorrera | Valentzia, 2004 |
Egitekoak | animalien eskubideak |
Webgunea | http://www.defensanimal.org/ |
DefensAnimal.org animalien eskubideen aldeko nazioarteko GKE bat da. Espezismoa abolitzea eta beganismoa hedatzea ditu helburu nagusi.[1]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
DefensAnimal.org Valentzian sortu zen, 2004an,[2] eta gaur egun ordezkaritzak dituzte Espainiako Estatuan nahiz Kolonbiako hiriburu Bogotan.
Hezkuntza aktibismoan oinarritzen dute beren lana. Horretarako, kaleko ekitaldiak eta informazio mahaiak,[3] hitzaldiak, irratsaioak,[4][5] telebista saioak[6] eta berek editaturiko aldizkariak[7] erabili ohi dituzte bitartekotzat.
Erakundearen filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
GKE abolizionista bat da, ez dutelarik onartzen beste animalienganako esplotazioan izan daitezkeen erreformak edo arauketak. Betiere, beste animalien interesak osorik aintzat hartzea defendatzen dute, haien esplotazioa abolitzea eskatzen duten bezala.[8]
Era berean, berebiziko garrantzia ematen diote espezismoa edo diskriminazio espezista gaitzesteari: gizakiaz besteko animalia espezie bakar batzuetan zentratutako ekimen eta proposamenak errefusatzen dituzte.[9]
Beren aktibismoan, beganismoa hedatzeari ere garrantzi handia ematen diote.[10] Beste animaliak errespetatzeko eta espezismoa gaitzesteko bide bakartzat aldezten dute beganismoa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Panorama telebista saioan Luis Pérez Garcíari eginiko elkarrizketa[Betiko hautsitako esteka], TVAnimalista, 2011-04-25.
- ↑ (Gaztelaniaz) DefensAnimal.org-ri buruzko erreportajea, RTVE
- ↑ DefensAnimal-eko kexa, Canal Nou.
- ↑ Hondartzetan hilketak 19/07/2012 Cadena SER
- ↑ El rincón vegano Radio Ribarroja
- ↑ Sukaldaritza beganoa, Tele7.
- ↑ DefensAnimal aldizkaria
- ↑ (Gaztelaniaz) Esklabotzaren aurkako ekitaldia, Informativos Telecinco, 2012-12-02.
- ↑ (Gaztelaniaz) DefensAnimal.org-ek gaitzetsi egin du Murtzian zezenketa kultura intereseko ondasun izendatzea, Europa Press, 2011-02-28.
- ↑ Espezismoa eta beganismoa, 2011-09-15, Frankfurteko liburu azoka.